
2025eko urtarrilaren 6tik goiti, Inklusiorako Mugikortasun Txartela (IMT) daukatenek kostaldeko 21 herrietan trabarik gabe bidaiatzen ahalko dute.
Nola pasatuko da?
- TXIK TXAK nik hautatutako helbidera bila datorkit eta nik hautatutako lekura narama, herri hauetako batetara:

2.Abiatzea baino oren bat lehenago erreserbatu dezaket bidaia edo hilabete lehenago antola naiteke (eskuragarritasunaren arabera).
Zerbitzua etengabekoa da eta ordutegi zabalagoa eskaintzen du arratsez asteburuetan:
- Igandetik ostegunera 07:30etik 19:30era
- Ostiral, larunbat eta besta egunetan (maiatzaren 1a kanpo) 07:30etik 23:00etara (berrikuntza da!)
Informazio baliagarri guziak eskuorri dedikatua-n aurkituko dituzu.
Nola eman izena?
- Harremanetarako inprimakia bete dezakezu. Horretarako “Mugikortasun Urriko Pertsonen Garraioa” sailera sar zaitez eta zure galdegaiaren lekuan “MUPG zerbitzuan izen-ematea” hautatu ezazu. Frogagiriak bidal itzazu harremanetarako inprimakiarekin batera.
- Izen-emateko fitxa deskargatu dezakezu. Bete eta frogagiriekin batera helbide honetara bidal ezazu: Marouette bidea, 10 – BP30411 – 64104 Baiona Cedex.
- Izena emateko zailtasunak baldin badituzu, bezeroekiko harreman gunera deitu dezakezu. Deitu ezazu 05 47 75 75 64 zenbakira (ikus ordutegiak beherago) eta zure frogagiriak gutunez bidali (Inklusiorako Mugikortasun Txartela) helbide honetara: Marouette bidea, 10 – BP30411 – 64104 Baiona Cedex.
Kasu! Izena emateko dauzkadan Inklusiorako Mugikortasun Txartel (IMT) guztien fotokopiak, aitzin eta gibelaldeak, bidaltzea ezinbestekoa da. Inklusiorako Mugikortasun Txartelik gabe izena ematea ezinezkoa da.
Nola erreserbatu bidaia?
Aukera desberdinak dauzkagu:
- Harremanen orria-ren bidez, hainbat ibilbide erreserbatzeko hilabete batean;
- Telefonoz deituz 05 47 75 76 64 zenbakira. Astelehenetik larunbatera 07:00etatik 20:00etara, igande eta besta egunetan (maiatzaren 1a kanpo) 09:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 17:30era.
- Online erreserbatuz (aplikazioan eta txiktxak.fr webgunean). 2025ean erabilgarria izanen da.
Eta lurraldeko beste herrietan zer?
Lurraldeko beste herrietan mugikortasun urriko pertsonek TXIK TXAK eskaera bidezko garraioa erabil dezakete. Ibilgailu guztiak gurpildun aulkiak sartzeko egokituak dira.
Heltzeko arazo bat ukan baldin baduzu, aipatu.
TXIK TXAK sarean edo mugikortasun urriko pertsonentzako garraio zerbitzuan heltzeko arazoren bat ukan baldin baduzu.
Le Syndicat des mobilités Pays Basque-Adour met à notre disposition un formulaire pour recueillir nos réclamations et en assurer le suivi :
Ipar Euskal Herri – Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak egin duen inprimaki bat eskura dezakegu, erreklamazioak helarazteko eta erreklamazioaren jarraipena egina izan dadin: