Zure bizikletazko lekualdatzeak presta itzazu

Ene ibilbidea sakelan

Lanera, kanpora, promenatzera atera nahi al duzu bizikletaz? Zure ibilbidea errazki presta ezazu:Txik Txak ibilbide kalkulagailuak gidatuko zaitu.

 

Biziki erraza da. Zure abiapuntua eta helmuga sartzea besterik ez duzu. kalkulatzaileak berehala ibilbide desberdinak erakutsiko dizkizu: zaluena, seguruena edo gomendatuena. Bizikleta-bide edo errepide partekatua? Jakinen duzu zehazki non zabiltzan.

 

Pertsonalizatua da. Kirolaria ote zira ala lasaiki ibiltzea nahiago al duzu? kalkulatzaileak zure ibilbidearen iraupena abiaduraren arabera egokitzen du.

 

Beste garraiobideekin bateratua da. Bizikletaz abia gaitezke eta autobusa hartu pixka bat urrunago joateko, eta zergatik ez, eskuragarri den autokidetza batean jarraitu! TXIK TXAKen aterabide bat aurkitzen dugu beti, nahi dugun helmugaraino iristeko.

 

Elkarlana da. Zure ibilbide hoberenak Ipar Euskal Herriko bizikleta-zaleekin partekatu nahi al dituzu?
Gure datu basea aberasteko, zoaza kalkulatzailearen elkarlan tresnara!

Ene bizikleta segurtasunean aparkatzen dut

Uda honetan, aparkaleku segurtatuei esker, ez da aitzakirik hondartzara bizikletaz joateko. Gure bizikletak dohainik zainduak dira uztailean eta agorrilean kostaldeko 13 hondartzetan, Ondres-etik Hendaiara, Tarnose, Angelu, Biarritz, Bidarte, Donibane Lohizune eta Urruña arte.
Berria da eta denentzat eskuragarria, hondartzan jostetan eta urean bainatuko zaren bitartean, zure bizikleta segurtasun osoan aparka dezakegu.

 

Nola martxan da? Zerbitzuak aldagela bat bezala funtzionatzen du: bizikleta uzterakoan kodigo bat errezibituko duzu sms bitartez. Berreskuratzeko momentuan, kodigoa erakutsi eta kitto!

 

Zalantzarik ez: uda honetan, 1000 aparkaleku-toki erabilgarri izanen dira bizikleta mota guzientzat!

 

Gure bizikleta aparkatzen dugu ere, geltokien inguruetan eta aldiriko aparkalekuetan dauden Bizikleta-guneetan, hots, %100 segurtatua den eremu batean. Eta segi aitzina trena edo autobusa harturik!

Ipar Euskal Herria bizikletaz ezagutzeko baliatzen naiz.

Eta Ipar Euskal Herriko lekuen aberastasun eta aniztasuna bizikletaz ezagutuko bagenitu? Itsas bazterretik, bide arbolatsuetatik mendixketan barna, edo herriz herri kostaldetik… inguru desberdinek harritzen gaituzte… eta bizikletaz hain errazki bertararatzeak ere bai. Beste ikuskera bat ukanen duzu zain! Har ezazu astia!

 

Hirian, familiarekin promenatzeko, kirola egiteko, ibilbide zikloturistiko handiak helbide honen bidez eskuragarriak dira: https://www.en-pays-basque.fr/nature-active/velo/


Balia zaitez!