Heldu den igandean, martxoaren 31n, 21:05ean, Aviron Bayonnais errugbi taldea RC Toulon-en kontra ariko da, Donostiako Reale Arenan. Euskotren-eko E2 trenarekin (Topoa) eta linearekin, harat joatea aise da.
Autobus gehiago partidara joateko
Baionako Euskaldunen Plazatik, linearen abiatze gehiago izanen dira 07:30etik 18:00etarat eta autobus guziak Hendaiaraino joanen dira, han Euskotren-en E2 trena hartzeko gisan, Anoetaraino (Reale Arena).
Itzultzeko, abiatze batzuk gehituak izanen dira, Hendaiatik Baionarat buruz, 21:00etatik 01:30erat, 30 min guziz.
Anoetatik abiatuko den azken E2 trena 00:06an.
3 linearen ordutegi-fitxa telekargatu*
Euskopass-az baliatzen naiz
Euskopass-a, TXIK TXAK autobusa + Euskotren trena uztartzen dituen garraio-titulu konbinatua da, Donostiarat joateko. Lotura Hendaiako Euskotren geltokian (SNCF geltokiaren ondoan dagoena) egiten da.
Euskopass-a pertsonako 5,50 € kostatzen da eta gidariari erosi beharko zaio edo garraio-tituluen banagailu automatikoetan. Euskopass-a kitorik da 6 urtez azpikoentzat.
Euskopass-ak berehala bidaiatzeko balio du, ez da lehenago erosten ahalko.
Garraio-titulu hau bali da joan-jin bat egiteko, biharamuneko 23:59 arte.
Nola ibiltzen da?
1-Diru xehea prestatuko dut (5,50€/perstsonako), Euskopass-a gidariari erosteko.
2 – Ene Euskopass-arekin bidaiatzen dut TXIK TXAK lineetan Hendaiako Hiri- barneko Geltokiko geldilekua (, eta lineak geldileku horretan gelditzen dira).
3- Hendaiako Euskotren Geltokian (SNCF geltokiaren ondoan dagoena), ene Euskopass-a harrera-lekuan aurkeztuko dut eta han garraio-titulu bat emanen didate, E2 trena hartzeko Donostiako Anoeta geldilekuraino.
4- Ene garraio-titulua ongi atxiki beharko dut, bali delako itzultzeko. Itzultzeko erabiltzen ahalko dut, lehen baliozkotzearen biharamuneko 23:59 arte.
5- Partidatik landa edo biharamunean, alderantzizko bidea egin beharko dut: E2 trena Hendaiaraino eta TXIK TXAK autobusa ene helmugaraino, igotze bakoitzean baliozkotuz.
Partida on denei!