Planetaren alde gida ezazu!
TXIK TXAKek, egunero, Ipar Euskal Herriko eta Hego Landetako mugikortasun iraunkorrak sinplifikatzeko eta denentzat eskuragarri izateko ekiten dio.
Gure mugikortasun kolektiboetan bolantea hartuz, hau da TXIK TXAK autobus-gidaria izatea:
- gure lurraldeko bizi kalitatean positiboki eragiten duzu ❤️💚
- Guzien hondasunaren eta gure planetaren zaintzan parte hartzen duzu, ibilgailu elektriko berriak hedatuz 🌍
- Denentzat baliagarria zara (= zerbitzu publikoaren misioa)
- Lotura sozialaren eragile zara ( = denei bidaiatzeko aukera eskainiz)
Formakuntza eta gidabaimena %100 pagatzen dizkizugu!
Gure anbizioa? Bakoitzaren potentzialean inbertitu epe luzerako, ahal bezaineko lan-ibilbide luzea elkarrekin egiteko.
Horretarako, gure partaideei esker (Pôle Emploi, GEIQ, AFTRAL), formakuntzaren gastu guziak (FIMO eta FCO Bidaiariak formakuntza) eta D gidabaimena aurkeztea pagatuak izanen zaie gidari izateko nahikeria beren baitan duten pertsona guziei
ℹ️ Formakuntza garaian, gidarigaiek ordainsariak eskuratzen jarrai dezakete, balditza batzuekin (estatusa eta formakuntza erakundea)
TXIK TXAK abenturan parte hartzeko eta planetaren alde gidatzeko interesatua ote zara?