TXIK TXAK mugikor aplikazioa, dena tresna berean erabiltzen dena gure joan-etorriak kalkulatzeko eta antolatzeko, gaurdanik euskaraz eskuragarria da! Beraz, telekargatzeko prest?
Nola martxan da?
IOS sisteman
IOS mugikor bat erabiltzen badugu, zinez errexa da!
- Beharrez, nire aplikazioaren eguneraketa egiten dut
- TXIK TXAK aplikazioan konektatzen naiz
- Azpiko eskuineko menuan klik egiten dut
- “Parametroetara“ noa
“Euskara” hautatzen dut, eskuragai diren hizkuntzen artean
Android sisteman
Android sisteman, ez da arras erabilera bera
1 Nire TXIK TXAK aplikazio desinstalatzen dut
2 Euskara gehitzen dut nire telefonoan agertzen diren hizkuntzetan (Aplikazioa telekargatu ondoan Android Store-n, nire ezarpenetara noa, eta hizkuntzetan euskara hautatzen dut)
3 Aplikazioa berriz telekargatzen dut Android Store-n
4 Euskara hautatzen dut nire aplikazioko ezarpenetan
Orain nire TXIK TXAK funtzionalitateak euskaraz eskuragarri ditut (aplikazioari buruzko artikulua irakurtzeko lotura), nire ordutegien egiaztatzeko, nire ibilbideak prestatzeko edo zirkulazio-informazioak ikusteko