Pony, Ipar Euskal Herrira eta Hego Landetara heldu da!

Pony + TXIK TXAK = Bien artean, hobeki da!

Pony, Ipar Euskal Herrira eta Hego Landetara heldu da ekain hastapenean, « Pony bikoitz » deitua den 600 bizikleta-flota batekin: partekatzeko asmatua izan den bi lekuko bizikleta-elektriko bakarra. Dena den, hobe da pony bikoitz baten alde bermatzea, pottok arrunta baten alde jokatzea baino 😉

Bien artean beti hobeki baita, pony eta TXIK TXAK-ek beren indarrak bateratzen dituzte, saihestezina den abiatze-eskaintza baten proposatzeko:

  • Denentzat: 2 bidaia urririk, pony aplikazioan sartzeko TXIK TXAK kodearekin
  • TXIK TXAK abonatuentzat: hautuz, – %25eko beherapena hilabeteko pony abonamenduan hots, 29 € bakarrik %100 mugagabean, edo -%20ko beherapena noiztenkako bidaientzako.

 

Pony, non aurkitu?

Pony bizikletak zerbitzu librean eskuragarriak izanen dira, ekain hastapenetik goiti, lurreko marka batzuek zedariztatzen dituzten lekuetan. Pony aplikazioari esker, gutarik hurbil diren bizikletak aurkitzen ahalko ditugu 12 hirietan: Angelu, Baiona, Biarritz, Bidarte, Bokale, Ziburu, Getaria, Hendaia, Hiriburu, Donibane Lohizune, Tarnose eta Urruña.

Pony, nola erabili?

  1. Pony aplikazioa telekargatzen dut.
  2. Geltoki hurbilena identifikatu ondoren, bertara noa
  3. Hautatu dudan bizikletaren giltzarrapoa irekitzen dut, bizikletaren gidoinan den QR Kodea eskaneatuz
  4. Bidaia bukatu ondoan, bizikleta aparkatzen dut horretarako den lekuan
  5. Nire bizikleta aparkatuaren argazkia hartu eta, aplikaziora igortzen dut, bidaia behin betiko bukatzeko.