Ocean Fest, itsasoaren zaintzari zuzendua den musika festibalaren edizioa Biarritzeko Irati erakusketa gunean iraganen da heldu den apirilaren 26 eta 27an!
Karia honetara, TXIK TXAKek bere eskaintza emendatuko du, festibalaz segurtasun osoz gozatzeko!
Nola joan?
Baiona & Angelutik : SP4 garraio-linea: Paulmy etorbideko Tram’bus geltokitik abiatzea
SP4 garraio-lineak 4 garraio-lineako geldilekuak zerbitzatzen ditu, Euskaldunen Plaza geldilekutik Parme geldilekura eta bere azken geldilekua Halle Iraty-n eginen du.
Maiztasuna: 10/20 minuturo 16:00etatik 20:30era.
Biarritzetik: 7 garraio-linea: abiatzea Floquet geldilekuan Asiatica museotik hurbil.
7 garraio-lineak Kleber geldilekua zerbitzatzen du eta Halle Iraty geldilekuan gelditzen da.
Maiztasuna: 10/15 minuturo 16:00etatik 20:30era.
Nola sartu?
Angelura & Baionara buruz (azken geldilekua Euskaldunen plaza geldilekuan): SP4 garraio-linea. Maiztasuna:
- 04/26 ostirala: 8 minutu guziz 23:00ak eta 00:30a artean
- 04/27 larunbata: 10/20 minutu guziz 00:30a eta goizeko 04:00ak artean
Biarritzera buruz (azken geldilekua Floquet): 7 garraio-linea
- 04/26 ostirala: 8 minutu guziz 23:00ak eta 00:30a artean
- 04/27 larunbata: 10/15 minutu guziz 00:30a eta goizeko 04:00ak artean
SP4 garraio-linea eta 7 garraio-lineak usaiako prezioan eskuragarriak dira.
Non erosi nire garraio-titulua?
- Autobus barnean
- Garraio-titulu banagailu automatikoetan
- Salgune ibiltarietan: o EUSKALDUNEN PLAZA eta FLOQUET geldilekuak o HALLE IRATY geldilekua
PRAKTIKOA!
- Ekintza bakar batean, nire bidaia pagatua eta baliozkotua da autobusan, nire banku-txartelarekin baliozkogailuan pausatuz (Banku-txartel bat pertsonaka).
- SMS bidez erostea hautatzen du: « BUS+ Autobus-linea ZK. » igorriz 93064 zenbakira eta hala, nire garrio-titula beherala jasotzen dut nire mugikorrean.