TXIK TXAK-i esker, gaurtik goiti garraio-eskaintza lehiakor bat badut lanera joateko. Nola? TXIK TXAK + TER abonamenduekin, trena eta TXIK TXAK sareko autobusak edota autokarrak konbinatzen ditut nahi bezainbat, prezio ezin hobeetan autoaren erabilpenari konparatzen badiogu.
TXIK TXAK + 54 TER-linea: biga baten prezioan!
TXIK TXAK garraio-sarearen + 54 TER-linearen eskaintza baliatzen dugu, Kanbo, Uztaritze, Milafranga edo Baiona norabidean, hilabetean 20 € baino gutiago pagatuz (urteko abonamendua, enplegatzailearen parte hartzearen ondotik).