Euskal Hirigune Elkargoak, azaroaren 17tik abenduaren 1era antolatzen duen EUSKARAREN URTAROAren karietara, TXIK TXAKek euskararen ezagutzera eta euskaldun gisa trebatzera eta mintzatzera laguntzen gaitu.
Zatozte gurekin bi urratsetan egiten den ibilaldi baten egitera!
TXIK TXAK quizz-arekin, jostatuz euskaraz ari gira!
TXIK TXAKek quizz ludiko bat linean ezarri du eta denen esku da azaroaren 17tik abenduaren 1era, euskara ikasten hasteko, maila hobetzeko eta praktikatzeko.
3 maila dituen eta galdera labur eta ulerterrazak dituen JOKOA da. Euskaraz mintzatzen trebatzeko eta euskara gure egunerokoaren eta bidaien erdian kokatzeko BEHAR genuen jokoa da.
Ikasketa intentsiboa, autobus eta tram’busetan ibiliz ere!
Eta gure ibilbideetan ikasten segitzeko, TXIK TXAKek hitz ainitz gorde ditu ibilgailuetan.
Horri esker, euskaraz bidaiatzeko beharrezkoa den hiztegia ikasteko aukera duzu garraio-sare osoan.
TXIK TXAKekin urte osoan euskaraz ari gira
EUSKAREN URTAROtik kanpo, TXIK TXAKek euskara/frantsesezko ibilbide elebidun osoa eskaintzen digu urte osoan.
TXIK TXAK webgunea
Osoki eskuragarria izateko bai eta euskaraz erregularki aritzeko, TXIK TXAKen webgunearen edukia, euskaraz eskuragarriak dira. Horretarako, gaineko eskuinaldean den ikurriña hautatu behar.
Bidaiarien informazioa
Bidaiarien informazio guzia euskaraz eta frantsesez eskuragarria da, ibilgailuetan eta TXIK TXAK geldilekuetan ere. Trebatzeko eta hiztegia aberasteko beste aukera bat da!