Eskaera bidezko geldialdia

Mugikortasunaren legearen baitan, eta hurbileko zerbitzu seguru baten segurtatzeko, TXIK TXAKek eskaera bidezko jaustea proposatzen du urte osoan, udan eta neguan.

Helburua?

  • Segurtasun sentimendua indartzea garraioetan
  • Bidaiariaren helmugatik ahal bezainbat hurbiltzea
  • Oinezko ibilaldia laburtzea

Eskaera bidezko jaustea, zer ote da?

Autobus-gidariari, bi geldilekuen artean jausteko eskaera egiteko aukera da, bidaiariaren helmugatik ahal bezainbat hubiltzeko.

Bakarrik diren pertsona guziei eskainia, eskaera bidezko jaustea ondoko garraio-lineei zuzendua da: T1, T2, 5, 34, 38 eta 44. Egunero proposatua da, 22:00etatik goiti.

Nola martxan da?

  1. Gidariari galdetzen diot, ahoz, posible bada, autobusera igotzean edo berantenik, nire helmugara iritsi baino geldileku bat lehenago
  2. Gidariak segurtasun osoz jausteko lekurik hoberena proposatuko du
  3. Bi geldilekuen arteko jaustea aitzineko atetik bakarrik egin daiteke.