Donibane Lohizuneko Cesta Punta : TXIK TXAKekin bagoaz!

Nazioarteko Cesta Punta txapelketak abiatuak dira !

2024ko uztailaren 4tik agorrilaren 27ra, Cesta Punta txapelketa Donibane Lohizuneko Jai Alaira itzultzen da, astearte eta ostegun arratsetan, 20:45etik goiti.

Nola Joan ?

3 garraio-linea 

Geldilekua : Jai Alai 

41 garraio-linea 

Geldilekua: Paul Ricau geldilekua Donibane Lohizunen eta 7 minutu oinez, 500m inguru, Jai Alaia arte.

Autoz etortzen bagara, P+R Ilargian aparkatzen gara eta  3  garraio-linea hartzen dugu Jai Alaira joateko.

Partida ondoan, P+R Ilargira gibelera itzultzeko autobusa hartzen dugu.

Nola sartu partidaren ondotik ?

🚌 Autobus batek eramaten gaitu Donibane Lohizune eta Zibururat.

Partida ondoan, abiatzea 23:00etan Jai Alai aitzinetik .

Eskatu ondoan TXIK TXAK geldialdietan gelditzen dira, Donibane Lohizunen, Ziburun eta P+R Ilargian.

Zure txartela erosi

TXIK TXAK itzultzeko autobusak, TXIK TXAK garraio-titulu mota guziekin har daitezke, zure hilabeteko edo urteko abonamenduekin ere.

Ez baduzu abonamendurik edo tiketik, aholkatzen dizugu

  • Bidaia 1eko tiketa: 1,30€
  • Egun 1eko txartela: 3,60€
  •  Joan-etorri 1eko taldeño tiketa: 6,40€ – elkarrekin bidaiatzen duten 5 pertsona arteko multzoendako bali
  • 10 bidaiako tiketa: 9,90€

Zure txartela non erosi : 

  • Donibane Lohizuneko Autobus geltokian
  • Donibane LohizunekoTurismo Bulegoan
  • Autobus-barnean gidariari, eskudiruz pagatuz, Bidaia 1eko tiketarendako eta Taldeño tiketarendako. Ez ahantz diru xehea prestatzea otoi.
  • SMS tiketa erabiliz Bidaia 1 tiketarendako > “BUS + linearen zenbakia” bidaltzen dut 93 064 zenbakira (adibidez, 3 linea hartzen badut: BUS3)

Cesta Punta partida on ! 🎉