2024ko Herri Urrats TXIK TXAKekin!

Goazen ikastolen bestaren 41. ediziora! 2024ko maiatzare 12an, TXIK TXAKek Herri Urratsera eramanen zaitu!

Nola joan?

Herri Urratseko bi autobus-linea berezi antolatuko dira.

KANBO Michel Labèguerie Kirol Parkea <> EZPELETA Mendi Alde Herri Barnea (Antton txokolategiaren aitzinean) <> SENPEREKO AITZIRA

DONIBANE LOHIZUNE P+R Xantaco (aparkalekua urririk) <> SENPEREKO AINTZIRA

Herri Urratseko bi garraio-linea berezi hauek TXIK TXAK x Herri Urrats
garraio-titulu batekin bakarrik erabil ditzakezu,
3 €-tan 
joan-etorria.

Herri Urratseko tiket berezia non erosi?

Garraio-titulu honek 3 € balio ditu eta joan/etorri 1 egiteko balio du. Ondoko salguneetan bakarrik eros daiteke:

  • Xingola – 33 karrika nagusia, 64250 Ezpeleta
  • Fabrika 10, Chiquito karrika, 64250 Kanbo
  • Ona’Ta Bio – Zac Ordokia, 64250 Itsasu
  • Turismo Bulegoa: Victor Hugo hiribidea, 64500 Donibane Lohizune
  • Battela – 20, Midi karrika, 64500 Donibane Lohizune
  • Ttiki trinketa – 1, Aristide BOUROUSSE karrika, 64500 Ziburu

TIKET SALMENTARIK EZ AUTOBUSETAN, aitzinetik eros!

Aupa Herri Urrats !