Apirilaren 6tik 9ra, ostegunetik igandera, Baionako Xingar-feriaren 560. edizioa ospatuko dugu!
Hemen doazkizu, bestaren kari lasai mugitzeko behar dituzun informazio guziak 👇
Egunean zehar nola hurbildu bestara?
Feriara joateko, linea hauek erabil ditzakezu:
- , , , , , , , , , , , , , , eta linea arruntak!
- Baiona erdigunera doazen doako joan-jinkarian.
⚠️ Kasu! , , , , eta lineak ez dira igandeetan ibiltzen.
Gaueko 02:30a arte autobus gehiago!
eta lineekin, ostegunetik igandera, goizeko 02:30a arte, Angelu, Baiona, Biarritz, Bokale eta Tarnose herrietaraino joan zaitezke lasaitasun osoz.
Ostegunetik larunbatera:
- : gaueko 23:00etatik 02:30era, autobusak 15 minuturo.
- : arratseko 19:00etatik 02:30era (gauerditan izateko ordez), autobusak 15 minuturo.
Igandean :
- : goizeko 11:00etatik 20:30era, autobusak 15 minuturo
- : goizeko 11:00etatik 20:30era, autobusak 22 minuturo.
Ordutegi-fitxak telekargatzeko :
Zerbitzu hau nahi bezain bat erabil ezazu!
Gaueko 23:00etatik landa erdigunera joateko aukera
Gaueko 23:00etatik landa, «Euskaldunen Plaza» (Paulmy etorbidea), «Baionako Herriko Etxea», «Echauguette – Museoak» eta «Baionako Geltokia» (Maubec karrika) geldilekuetan ez da autobusik geldituko.
Behin-behineko geldileku hauetara joan zaitez:
Euskaldunen Plaza (atarian) 👇
Baionako Geltokia (Santa Urtsula karrika) 👇
Autoa aldiriko aparkalekuan utzi ondoren, bidaia Tram’busez eta autobusez segi ezazu!
2 TXIK TXAK aldiriko aparkaleku izanki, Baionako eta Tarnoseko sarreretan. Baionako Xingar-feriraino joatea arras sinple da. Donibane Lohizunetik jinez, zure autoa Ilargia aldiriko aparalekuan utzi eta linea har ezazu Baionaraino.
TXIK TXAK garraio-tituluarekin, autoa dohainik aparkatuko duzu egunero, gau eta egunez!
P+R Baionako Gainak
Baiona
95 places
-
T1 eta 32 lineen bukaeran eta 54 linearen ibilbidean kokatua. 95 aparkaleku eta bizikleta-uztaiak ditu.
P+R Garròs
Tarnose
315 places
-
T2 linearen bukaeran kokatua, 215 leku dituen aldiriko aparkalekua eta 90 lekuko autokidetza gunea ditu.
P+R Ilargia
Donibane Lohizune
196 places
-
3, 43, 51 eta udako joan-jinkariaren garraio-lineen ibilbidean kokatua, 196 lekuko aparkaleku bat dauka eta bizikleta-aparkaleku batzuk.
Garraio-titulua non erosi dezakezu?
Aukera desberdin hauek dituzu:
1️⃣ Ferian bertan, bertan dauden TXIK TXAK agenteen eskutik
2️⃣ Tituluen banagailu automatikoetan
3️⃣Astelehenetik larunbatera, 08:00etatik 19:00etara TXIK TXAK bulegoetan
4️⃣Salmenta agente guneetan
5️⃣ Zure banku-txartelarekin zuzenean baliozkotuz
6️⃣ SMS txartela erabiliz 🡪 «BUS» hitza + «linearen zenbakia» bidali 93 064 telefono zenbakira
Xingar-feria on deneri! 🎉🐽