TXIK TXAKekin batera ikasturte berria hasi da: Horra hor berrikuntzak!

Ikasturte berria ongi hasi dezagun TXAK TXAK lagun. Berrikuntzak ez zaizkigu faltako garai berri honen hasieran. Goazen?

Aitzina Tram’bus-a! T2 linea Technocité guneraino luzatu da.

Irailaren 2tik goiti sarea zabalduko dam T2 linea 3 geltoki berrietatik pasatuko da: Panorama, E.D.F eta Technocité, azken geltoki berria!

Ikasturte berri, ohitura berri. Autoa erabiltzeko ordez Tram’bus-a erabil ezazu. Auto metaketak ekiditeko eta wifi koneksioa ukateko aukerarekin bidaia erosoa egiteko aterabide eraginkorra da. Horrez gain, abonamendua hartuz dirua aurreztu dezakezu. Abonamendua 20€/hilabetea baino merkeago izan daiteke nagusiaren partehartzea kontutan harturik.

Ordutegi berriak

Ordutegiak gure beharrei egokituko dira, neguko ordutegietara pasako gara: – 2024ko irailaren lehenetik goiti 31, 33, 37, 39, 41, 43 eta 51 lineetan – Irailaren 2tik goiti beste TXIK TXAK linea guztietan. Nire linea gogotsuenen ordutegi berrrien fitxak gaurdanik deskargatu (ajouter lien) eta bidaiak prestatzeko TXIK TXAK aplikazioa kontsultatu dezaket.

Eskola-garraioren autobusera sartzean baliozkotzea derrigorrezkoa da

2024ko irailetik goiti, autokarra eta eskola-garraioren autobusetan balioztagailuak izanen dira. Ikasle bakoitzak, izan lehen maila, kolegioa edo lizeokoa, bidaia bakoitza baliozkotu beharko du derrigor!

MIARRITZEKO TREN GELTOKIA; AUTOBUSEN SARBIDEAN ALDAKETA

Errepide kodearen arabera, 16 tona baino gehiagoko ibilgailuak, autobusak barne,  ezin daitezke Miarritzeko tren geltokira doan Luis Mariano zubi gainetik pasatu.

TXIK TXAK egokitu da: 3, 4, 38, eta 52 lineak, baita 108 eta 1203 eskola-lineak ere, egokitu ditugu.  Berbideraketa plan bati esker autobusa erabiliz tren geltokira hurbiltzen ahalko dira erabiltzaileak.

Linea bakoitzari dagozkion zehaztasunak kontsultatu itzazu hemen (intégrer lien vers article).

TXIK TXAK aplikazioa eta kalkulatzeko gailua erabil ezazu zure ibilbide berria prestatzeko.

Galderak egiteko Bezeroen TXIK TXAK zerbitzuarekin harremanetan jar zaitez 05 47 75 76 64 telefono zenbakira deituz.

Konektatuak izan gaitezen!

TXIK TXAKen berrikuntzak jakiteko, Facebook (lien) eta Instagram (lien) hor dauzkazu. Eguneroko mugimenduak erraz egiteko, momentu bereko ordutegiak eta ibilbideak aurkitzeko, aplikazio mobila (lien) deskargatu ezazu.

Aupa! Ikasturte berri on deneri, TXIK TXAK lagun!