TXIK TXAK txartela: Bizia errazteko zinezko Sesamoa!
Zergatik txartel hau hautatu?
TXIK TXAK txartelaren sortzea urririk da. Gure hautuzko garraio-tituluak eta abonamenduak kargatzeko aukera ematen du, Tram’bus-a, autobusak, autokarrak, aldiriko aparkalekuak errazki erabiltzeko, bai eta Eskualdeko Garraio Espresa (TER) TXIK TXAK+TER abonamenduarekin, edo oraino bizikleta-aterpe segurtatuetan sartzeko ere! Txartela online edo banagailu automatikoetan karga dezakegu gau eta egunez. Nire txartela non nahi eta noiz nahi karga dezaket, denborarik eta dirurik galdu gabe.
Nire txartela non eskura dezaket?
TXIK TXAK txartela Baionako, Biarritzeko, Donibane Lohizuneko eta Donapaleuko bulegoetan edo zuzenean online dendan sortua izan daiteke. Horretarako, bi frogagiri aurkeztekoak dira:
– Nortasun agiria edo pasaportea
– BNA (Bankuko Nortasun Agiria)
Nire txartela non karga dezaket?
Txartela online karga daiteke, banagailu automatikoetan, TXIK TXAK guneetan edo bulego ezberdinetan.
Nire profilari egokitutako prezioak
Nire adinaren eta diru-sartzeen (familia kozientea) arabera, prezio apalagoen abantaila ukan dezaket. Horretarako, nire elkartasunezko profila kargatu izan behar da nire txartelean, bulego batetan aurkeztutako edo online kargatutako frogagiriak egiaztatuak izan ondoan. Profila eguneratu beharko dut nire egoeraren arabera, abonamendua berritzeko orduan.
Nola erabili txartela?
Nire txartela pertsonala da eta nehori ezin diot utzi. Autobusetan igan orduko baliozkotu behar dut, bai eta loturetan ere.
Txartelaren sortzea urririk da. Akastuna bilakatzen baldin bada, kopia bat ukan dezaket oinarrizkoa aurkeztu ondoan. Txartela galdua, ebatsia edo hautsia izan ondorioz, kopia bat galdegin dezaket bulego batean 8 € ordainduz. Nortasun agiria beharrezkoa izanen da. Txartel zaharrean oraindik baliagarriak diren garraio-tituluak Txartel berrian automatikoki sartuko dira, eta txartel zaharra desaktibatua izanen da.