
TXIK TXAK-i esker, gaurtik goiti garraio-eskaintza lehiakor bat badut lanera joateko. Nola? TXIK TXAK + TER abonamenduekin, trena eta TXIK TXAK sareko autobusak edota autokarrak konbinatzen ditut nahi bezainbat, prezio ezin hobeetan autoaren erabilpenari konparatzen badiogu. Gida segi ezazu.
TXIK TXAK + TER : biga baten prezioan!
Abonamendu konbinatuekin, Akitania Berriko 51, 53 eta 54 TER-lineek TXIK TXAK sarearekin bat egiten dute, Hendaia, Kanbo, Ondres eta Urt norabidean, inoiz baino prezio hobeagoan.
Nola martxan da?
Eskaintza honetaz baliatzeko, TXIK TXAK abonamendua hartzen dut! TXIK TXAK + TER abonamenduak TXIK TXAK kontakturik gabeko txartelean kargatu behar dira. TXIK TXAK txartela berehala lor daiteke agentzietan, edo e-dendaren bidez eskatu (lotura ezarri) eta doan jaso etxean 7 eguneko epean.
TXIK TXAK txartela jadanik dutenentzat, oso erraza da: TXIK TXAK + TER abonamenduak kargatu daitezke agentzietan, garraio-tituluen banagailu automatikoetan, edo zuzenean e-dendaren bidez!
TXIK TXAK + TER abonamenduarekin eskuragarri dauden tren-geltokiak
TXIK TXAK + TER abonamenduaren titularrek mugagabe bidaiatu dezakete 51, 53 eta 54 lineetako tren-geltoki eta geraleku guztietatik.
51. linea Hendaia eta Ondres artean, Baionatik pasatuz

53. linea Urt eta Baiona artean

54. linea Donibane Garazi eta Baiona artean, Kanbo-les-Bainsetik pasatuz

Prezioak
TXIK TXAK abonamendua TER lineara hedatzea hilabetean 10 euro gehiago kostatuko da 28 urtez gorako abonatuei, eta 5 euro gehiago 28 urtez beherako abonatuei, TXIK TXAK tarifan oinarrituta.
Azen ontzeko?
Abonamendu guziek enplegatzailearen parte hartzea eskuratzeko aukera dute, horri esker enplegatzaileak abonamenduaren prezioaren %50 eta %75aren artean bere gain hartuko du. Bestalde, elkartasunezko prezioa ere lortu daiteke, prezioaren %50 eta %75aren arteko beherapenarekin norberaren diru-sartzearen arabera.
Tarifs
Sans participation employeur
Tarifs
Avec participation employeur
Pass mensuel -28 ans + TER
26€
13€
Pass mensuel 28-65 ans + TER
47,50€
23,75€
Pass mensuel + de 65 ans + TER
36€
18€
Pass mensuel solidaire + TER
23,50€
11,75€
Pass mensuel solidaire+ + TER
12€
7€
Pass annuel -28 ans + TER
13,50€/mois
6,75€/mois
Pass annuel 28-65 ans + TER
40€/mois
20€/mois
Pass annuel + de 65 ans + TER
31€/mois
15,50€/mois
Pass annuel solidaire -28 ans + TER
6,50€/mois
3,25€/mois
Pass annuel solidaire + TER
20€/mois
10€/mois
Pass annuel solidaire+ + TER
10€/mois
5€/mois
Gure TXIK TXAK + TER abonamenduaren aktibazioa
Gure TXIK TXAK + TER abonamenduaren baliozkotasuna bermatzeko, ezinbestekoa da aktibatzea gure txartela lehen aldiz TXIK TXAK sarean edo TXIK TXAK tituluen makina automatiko batean (DAT) balidatuz, bereziki erosketa linean egin bada.
Aurretik aktibazio hori gabe, gure abonamendua baliogabetzat joko da TER bidaian zehar. Horrela, kontrol bat izanez gero, isun bat jasan dezakegu.
Salmenta osteko kontaktuak
TXIK TXAK ez da trenaren zirkulazioarekin lotutako atzerapen, gorabehera edo funtzionamendu desegokien erantzule.
Zure bidaiaren TER zatiari buruzko edozein galdera edo erreklamazioren kasuan, SNCF Voyageurs zuzenean harremanetan jartzera gonbidatzen gaituzte formulario espezifikoaren bidez.
TXIK TXAK taldeak eskuragarri daude, jakina, abonamendu konbinatuari buruzko beste edozein informaziorako.