Ipar Euskal Herriko A eskola-taldea

Secteur TXIK TXAK Nord - Groupe A

Ongi etorri TXIK TXAK eskola-garraioen Ipar Euskal Herriko A Taldearen orrira

Eskola-lineak erabiltzeko, zure haurrak -28 urtekoen TXIK TXAK urteko txartela ukan behar du.

 

Zure abonamendua erosteko edo berriztatzeko TXIK TXAK online-dendan edo TXIK TXAK merkataritza bulego batetara joan zaitez.

– 28 urtekoen urteko txartela 12 hilabetez segidan baliagarria da lehen baliozkotzearen ondotik eta bere prezioa familiaren irabazien araberakoa da.

Lehen izen-ematea

28 urtez pekoen urteko TXIK TXAK txartela manatzeko eta eskuratzeko, gidaliburuan pausoz-pauso sartu

Berriztatzea Online bidez

Nire datuak egiaztatu eta nire abonamendua berriztatzeko, nire TXIK TXAK kontura sartu

Agentzian berriztatzea

Nire abonamendua berriztatu TXIK TXAK agentzia batera joanez. Nire txartela eta ziurtagiriak (behar balira) eraman beharko ditut

Ordutegiak eta mapak

Nire ibilbideari, lineari edo pasatze orduari buruzko informazioa ukan. Eskola-lineen mapak eta ordutegi-fitxak kontsultatu eta deskargatu.

2023-2024ko informazio baliagarriak

Plan ona

Abonamendua berriztatzeko, ez dut honen bururatzea edo ikasturtearen hasiera igurikatuko, izen-ematea lehenbailehen egiten dut, agentzietan jendeketa saihesteko.

Nire txartela galdu dut

Garraio-txartela galdua edo lapurtua denean, TXIK TXAK bulegora joan eta kopia bat eskatu behar dut.

Kopia 8€ ordainduko dut.

Prezioak eta baldintzak

Prezio osoa

96 €

  • (edo 8€/hilabeteka)

Elkartasunezko prezioa*

48 €

  • (edo 4€/hilabeteka)

6 urtez pekoentzat

Gratuit

  •  

* Elkartasunezko preziorako hautagarria naiz baldin-eta:

          .  18 urtez pekoa naiz eta zergapekoa ez den familia bati lotua naiz; hots, azken zerga agirian “ez duzu irabazien gaineko zerga pagatzerik” edo “zerga arindu ondoren, ez duzu irabazien gaineko zerga pagatzerik” aipamenak agertzen badira nire familiaren zerga-agirian.

.  18 urte edo gehiago ditut eta 620 €-ko edota gutiagoko familia-kozientea duen familia bati lotua naiz, CAF edo MSA-ren ordainsariaren hilabeteko edo pasa den hilabeteko agiria aurkeztuz.

Nire abonamendua nola eros?

Bezero berria ote zara?

«Lehen izen-ematea»-n klik eginez bideratua izanen naiz.

Nire urteko txartela berriztatu behar ote dut?

Oraintxe berean noa:

. Online-dendara, nire TXIK TXAK kontura konektatuz**

. Agentziara, nire izenean den TXIK TXAK txartelarekin

**GARRANTZITSUA/ elkartasun-profilak; elkartasunezko prezioa duen abonamendu baten berriztatzeko, nire profila eguneratu beharko dut, nire baliabideen ziurtagiri bat gehituz. Nire dosierra aztertua izan ondoren, (gutienez 48 oren) nire abonamendua paga dezaket.

Harremanak

Edozein informazio ukaiteko edo edozein erreklamazio egiteko, harremanetarako inprimakia erabiltzen dut.