hop hop hop, sartzea da !

PETITE BANNIERE BASQUE

Agorrilaren 29tik goiti, TXIK TXAK negu-moduan sartuko da!

Sartzeko izarrak!

Libre txartela

 

Askatasun osoz eta engaiamendurik gabe bidaiatu nahi al duzu? Orduan Libre Txartela hauta ezazu, HAU DA beti zurekin ukan behar duzun garraio-titulu berria!

 

Oraindanik mana ezazu zure txartela, doakoa da! Ondotik zure kontsumoaren arabera ordainduko duzu: ibilbidea 0,96 € bakarrik eta dirua hurrengo hilabetean hartua izanen da zure kontutik. Zure Libre Txartela ainitz erabiltzen baduzu, zaude lasai, ez duzu sekula hilabeteko abonamenduaren prezioa baino gehiago pagatuko.

28 urtez pekoen txartela

 

Klasera, lanera, ateraldi eta aktibitate guzietara joateko, 28 urtez pekoen txartela prezio hoberenean eta mugarik gabe bidaiatzeko aukera da!

 

28 urtez pekoen txartela, nahi dugularik nahi dugun lekura mugitzeko askatasuna da. Egun osoan mugi zaitezke hilabetean gehienez 8 €-tako prezioan eta hilabetean 4 €-tatik hasita elkartasunezko prezioarekin urteko abonamenduaren kasuan.

Ibilbide aldaketa...

txik-txak-logo-ligne-34 Linea

  • Linearen ibilbidea sinplifikatzeko eta puntualtasuna hobetzeko asmoz 5 Kantoiak karrikatik pasatuko da eta PAQUERETTES geldileku berritik. Aldiz ez da gehiago HIRIGOGNE, LES 4 CANTONS eta GRAND CHAMP geldilekuetatik pasatuko.
  • Bestalde linea zuzenean BERNAIN MONTORI geldilekutik pasatuko da txik-txak-logo-ligne-T1 txik-txak-logo-ligne-3 txik-txak-logo-ligne-4 eta txik-txak-logo-ligne-30 lineekin lotura errazteko. BERNAIN  eta MAISON POUR TOUS bitartean dauden geldilekuetatik ez da pasatuko.
  • Bukatzeko, lineak auzo berrira joateko azken geldileku berria du: COEUR DE SUTAR! Hala ere ordutegi batzuetan TROIS CROIX mantenduko da azken geldilekua, ordutegi fitxak deskarga ditzakezu Hemen.

txik-txak-logo-ligne-38 Linea

DASSAULT geldilekutik pasatuko da goizean, eguerdian eta arratsean bakarrik

txik-txak-logo-ligne-46 Linea

Bidarteko Z. A. BASSILOUR geldilekutik pasatuko da goizean eta arratsean bakarrik

Ordutegi fitxak deskarga itzazu

https://www.txiktxak.fr/eu/zure-ibilbidea-presta-ezazu/ordutegien-fitxa-telekargagarriak

Bi herrietara joanen dira:

txik-txak-logo-ligne-54 linea, Saint-Martin-de-Seignanx herrian kokaturiko GONI ESTADIOA eta BAIONAKO GELTOKIKO ATARIA geldilekuak lotzen dituena,    txik-txak-logo-ligne-T1 linearekin loturan, MARRAC LARGENTE-raino luzatua da, BAIONAKO GELTOKItik pasatuz, 4 eskola-ibilbide segurtatzeko: Louis de Foix lizeoa, René Cassin lizeoa, Marracq kolegioa eta Largenté lizeoa.

txik-txak-logo-ligne-56 linea, Ondres herrian kokaturiko DOUS MAYNADYES eta BAIONAKO GELTOKIKO ATARIA geldilekuak lotzen dituena. Neguan ez da gehiago ONDRES PLAGE geldilekutik pasatuko. Linea MARRAC LARGENTE-raino luzatua da 4 eskola-ibilbide egiteko: Louis de Foix lizeoa, René Cassin lizeoa, Marracq kolegioa eta Largenté lizeoa.

ATURRI 1 linean maiztasun berria

txik-txak-logo-ligne-Adour-1 bitarteko sasoira pasatuko da. BRISE LAMES geldilekutik astelehenetik igandera 70 minutuko maiztasunarekin pasatuko da. Ibai-linea 2022ko azaroaren 6ra arte (igandea) ibiliko da.

Donibane Lohizuneko Ilargia aldiriko aparkalekua ezagut ezazu!

Hiriaz goza: autoa urririk aparka ezazu eta Donibane Lohizuneko hiri-barnera zuzenean irits zaitez.

Eskola-sartzean ere 3, 43, 51 autobus-lineak aldiriko aparkalekura eta ILARGIA geldilekura doaz.

Eskola-garraioak

2022ko irailaren 1etik, osteguna, berriz hasten dira eskolako autobus-lineak.

PICTO L118 eta PICTO L120 lineek azken geldileku berria dute: GRAND JEAN.

Ez dira gehiago PETIT JEAN eta TILLEULS geldilekuetara joanen.

Baionan, SAN ANDRES plazako geldilekua Mousseroles aparkalekura lekuz aldatua izan da. Erabiltzaileen segurtasuna eta autobusen zirkulazioa bermatuak izan daitezen antolaketa lan bat egin da.

Hiri-barneko joan-jinkariak

Baionako txik-txak-logo-ligne-N1 eta txik-txak-logo-ligne-N3 doako joan-jinkariek bat egin dute txik-txak-logo-ligne-N1

joan-jinkari berria bilakatuz, bere azken geldilekuak: GLAIN eta CHAMP DE FOIRE. Joan-jinkaria ez doa gehiago PORTE D’ESPAGNE eta TOUR DE SAULT geldilekuetara.

Sarearen planoak deskarga itzazu