Garraio publikoak erabiltzea komunitatean bidaiatzea da. Ibilbidea lagunarteko giroan igaro dadin arau hauek errespetatzea galdegiten dizugu:
Garraio publikoetan, beste bidaiari, langile eta materialarekiko errespetuzko jarrera ukan behar dut.
Zehazturiko tenorea baino minutu batzuk lehenago iristen naiz geldilekura.
Geldilekuan, hurbiltzen ari den gidariari eskuarekin keinu egiten diot.
Ibilgailura igotzean ene garraio-titulua baliozkotzen dut, baita loturetan eta abonamenduarekin ere.
Ibilgailura sartzean, autobusaren atzekaldera noa, beste bidaiarien sartzea errazteko.
Zutik bidaiatzen badut, barrari fermuki lotutzen naiz.
6 urtez peko haurrek doan bidaiatzen dute.
Haur-karrosarekin bidaiatzen badut, plegatzen dut eta pasabidetik kanpo ezartzen dut.
Haurdun direnek, zaharrek eta elbarrituek lehentasuna dute jarlekuetan.
Autobusetik jausteko, "eskaturiko geldialdia" boitoi gorria zapatu, zure geldilekura iritsi baino lehen.
Erosotasun eta segurtasunerako autobusetan bideozaintza kamerak daude.
Surf taularekin, 2m-ko luzaerakoa gehienez, bidaia dezaket. Istripuak saihesteko eskutan hartu beharko dut.
Garraio-titulua xehez ordaindu dezaket, baina ez ditugu 20€ baino gehiagoko billeteak onartzen.
Ibilgailuetan ezin dut jan eta edan.
Beste bidaiariak ez trabatzeko, entzungailu edo kaskoekin entzuten dut musika.
Sareko ibilgailu guzietan erretzea debekatua da.
Ateen dekonpresioa larrialdietan bakarrik erabili behar da.
Autobus barnean ezin naiz eskean ibili edo ezin dut beste edozeren banaketa edo salmenta egin.
Mozkor banaiz autobusera sartzea debekatua izanen zait.
Patinekin edota edozoin gailurekin ezin dut autobusera sartu. Salbu bizikleta tolesgarri eta gurpildun aulkiarekin.
Animaliekin bidaiatzea debekatua da, salbu, saski batean sar daitezkeen ttipiekin edo gida eta laguntza zakurrekin.
Andeatzea, tagak egitea eta hondakinak botatzea debekatua da.
Bidaian zehar ene zangoak lurrean ezarriko ditut eta ez jarlekuetan.
Gauza trabagarri edota produktu arriskutsuak ibilgailuetan debekatuak dira.