Eskola-lineak erabiltzeko izen ematea

Les lignes scolaires sont mises en place pour permettre aux élèves de rejoindre leur établissement en toute sécurité. 


Réservées aux scolaires, elles nécessitent une inscription préalable obligatoire

Eskola-lineak plantan ezarriak dira ikasleak ikastetxeetara joan daitezen segurtasun osoz. 


Ikasleei soilik eskainia zaie, eta aitzinetik izena eman behar da nahitaez. 

 

Izena eman ondotik, autokarrean jarleku bat esleitua da ikasturte osorako,

izen ematea 2025eko agorrilaren 2a baino lehen egina bada.

Une fois inscrit(e), une place est garantie à bord pour toute l’année scolaire, si l’inscription est réalisée avant le 2 août 2025.

Non eta nola izena eman eskola-linea erabiltzeko?

Izena ematea edo abonamendua berritzea linean egiten da horretarako izen emate atalaren bidez.

Lagundua izateko, aholkulari batekin harremanetan jar zaitezke 05 47 75 76 64 telefono zenbakira, edo hitzordua har dezakezu Elkargoaren Etxe batean edo Baionako, Biarritzeko eta Donibane Lohizuneko TXIK TXAK merkataritza-bulego batean. TXIK TXAK taldeak zure zerbitzuko daude urraspideak betetzen laguntzeko, urratsez urrats.

Ikasturte osorako balio duen abonamendua

Abonamenduak irailaren 1etik agorrilaren 31ra balio du, automatikoki berritua izan gabe.

  • Ikasleari esleitua zaion eskola-linean soilik balio du, bere ikastetxea eta helbidearen arabera.
  • Esleitua izan zaion beste eskola-linea bat erabiltzea ez da haizu.

Eskola-linea horretatik kanpo, txartelak TXIK TXAK sareko linea erregular guzietan bidaiatzeko bidea eskaintzen du.

Non aurkitu eskola-lineen ordutegiak eta mapak?

Les fiches horaires sont accessibles depuis la plateforme d’inscription. En renseignant notre commune et l’établissement fréquenté, on visualise les lignes et horaires correspondant au trajet de votre enfant.

Ordutegiak eskuragarri dira izena emateko plataforman. Zure haurra bizi den herria eta ibiltzen den ikastetxea jakinaraztean, bere bidaiari dagozkion lineak eta ordutegiak agertzen dira.

Txartela galdu duzu? Lasai!

TXIK TXAK txartela galduz gero, kopia bat eska daiteke linean 8 €tan. Urraspidea klik batzuetan egiten da, bidea laster berriz hartzeko gisan.

Bornuan hartu beharreko ohitura onak

Bidaia denentzat goxoa izan dadin, nire txartela balioztatzen dut igotzen naizen aldi oro eta beti nirekin gordetzen dut. Jarririk egoten naiz, uhala estekaturik, lasaia eta errespetutsua naiz besteekiko eta gidariarekiko… eta agurño batekin, bidaia beti ongi hasten da!

Harremanetarako inprimakia

Edozein argibide eskaerarako edo eskabiderako, eskola-garraioko zerbitzuarekin harremanetan jartzen naiz mezu elektronikoz harremanetarako inprimakia erabiliz

Telefonoz:

Eskola-garraioko zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke telefonoz astelehenetik ostiralera 8:30etik 12:00etara eta 13:30etik 17:00etara.

*Tokiko dei baten kostua 

Hitzordu bat hartu

Hitzordua hartzen dut langile baten laguntza ukaiteko

Elkargoaren Etxeetan*

*Izena emateko laguntza ukaiteko Elkargoaren Etxe batean, hitzordua telefonoz hartu behar da nahitaez.