Bizikletaz planetaren alde gabiltza! Erabaki dut: lanera edo promenatzera joateko autoa baztertu eta eraginkortasun gehiago lortzeko TXIK TXAK sareko beste garraiobideekin lotura eginen dut. Gida segi ezazu!
Je loue un vélo avec TXIK TXAK
Bizikleta bat alokatu nahi ote duzu? TXIK TXAKekin nire beharrei egokitutako alokatzeko modua hauta dezaket, epe luzeko edo ibilbide bakar batentzako. Bizikleta elektrikoari esker akitu gabe eta fite mugi naiteke.
Bizikleta elektriko baten epe luzeko alokatzea
Bizikleta elektrikoa praktikoa, ekologikoa eta osasuntsua da, baina ez da erraza bizikleta bat erostea entseatu gabe. Horregatik, TXIK TXAKek, bizikleta elektriko, karga-bizikleta elektriko edo bizikleta plegagarri bat alokatzea eskaintzen digu, bi hilabetendako. Bizikleta etxera eraman eta egunerokoan erabiltzeko entsegua egin dezaket. Bizikletara igan, Iban!
Pony-rekin bizikletak zerbitzu-librean alokatzeko
Bizikletarik behar ote duzu ibilbide labur baten egiteko? Pony-ri esker zerbitzu-librean alokatzeko eskuragarri diren 800 bizikleta elektrikoetako bat berehala alokatzen dut, Angelu, Baiona, Biarritz, Bidarte, Bokale, Ziburu, Getaria, Hendaia, Donibane Lohizune, Hiriburu, Tarnose eta Urruñako hirietan.
Non aparkatu segurtasunean?
TXIK TXAKek, aparkaleku seguruak eskaintzen ditu eta bizikletaz lasaiki ibiltzeko.
bizikleta-gunea, Hendaiako geltokian
Hendaiako bizikleta-gunea obretan den bitartean hetsia da. Datozen asteetan, sartzeko sistema berri batekin erabilgarria izanen da.
Hendaiako bizikleta-gunea, egunero gau eta egunez irekia den aparkaleku estalia eta segurtatua da. Horri esker, beste garraiobideekin lotura eginez mugi naiteke. Tren geltokira iritsi bezain laster bizikleta hartu eta lanera edo herritik itzuli bat egiteko abia naiteke.
Bizikleta-aterpe segurtatuak
Baiona, Angelu eta Biarritzen Bizikleta-aterpe segurtatuak erabil ditzaket, errotak hantzeko ponpa eta bizikleta elektrikoak kargatzeko elektrika-lokiak eskuragarriak dira bertan.
Informazio gehiagoren ukaiteko eta izen-emateko:
Ipar Euskal Herria bizikletaz ezagutzeko aukera dut
Eta Ipar Euskal Herriko paisaien aberastasuna, bizikletaz deskubritzen bagenu? Itsasbazterra segitu, bidexketatik leku menditsuak zeharkatu edo kostaldetik herriz-herri ibili… Paisaia anitza eta ederrek loriatuko gaituzte.
Hirietan barna edo familian ibiltzeko edo kirola egiteko, ibilbide ziklo-turistiko handiak webgune honetan eskuragarroak dira: En Pays Basque