Baionako bestetako autobusa

Visuel des Fêtes de Bayonne

Egun bakar batzuk gelditzen dira, Baionako 91. bestak hasi aitzin, 2023ko uztailaren 26tik 30era iraganen baitira! Erna gaitezen, gure bidaiak gaurdanik antolatzeko Baionako bestetako eskuliburuari esker!

Lehen urratsa: nire garraio-titulua aitzinetik erosten dut

Jende-lerro luzeak saihesteko eta ahal bezain bat gozatzeko, nire garraio-titulua aitzinetik erosten dut.

5 egun / 5 gau «bestetako autobusa» eskumuturrekoa

Bestazale errabiatuen lagun leiala izanen da, eskumutur berriarekin 5 egunez / 5 gauez bidaia dezakegulako:

  • mugagabean
  • egunez eta gauez
  • TXIK TXAK garraio-sare osoan
  • bestetako 5 egunetan

Prezioa: 20€

Hilabeteko eta urteko abonamendua dutenentzat plan ona da: eskumuturrekoa oparitua zaie.

TXIK TXAK bulegoetan eskura dezakezu abonamendu-txartela aurkeztearen baldintzapean.

→ Garrantzitsua: besta denboran zure abonamendu-txartela eraman ezazu. Kontrola kasuan, eskumuturrekoarekin batera galdegina izanen zaizulako.

5 egun / 5 gau eskumuturrekoa non erosi?

  • TXIK TXAK bulegoetan, usaiako tenoreetan: zerrenda hemen kontsultatu
  • Nire etxe-ondoko errelebo-saltegian: zerrenda hemen kontsultatu
  • Besten karietara dauden garraio-txarteldegi berezietan: Euskaldunen Plazan bi kiosko daude: Hilen Oroitarrian: 12:00-04:00 / Léon Bonnat baratzean: 16:00-04:00 (igandean 03:00etan hetsiko da), kiosko bat Lesseps kaian: 20:30-04:00 (igandean 03:00etan hetsiko da), kiosko bat Biarritzen, Ixelles plazabaratzean: 11:00-23:00; eta beste bat Tarnosen Garròs geldilekuan: 09:00-23:00.

Egun 1 / Gau 1 «Besten autobusa» tiketa

Visuel du ticket 1 jour 1 nuit des Fêtes de Bayonne

Egun 1 / Gau 1 «Besten autobusa» tiketarekin egun osoan bidaia dezakegu eta gaueko garraio-sarea erabiliz etxerat itzultzeko, biharamun-goizeko 04:00ak arte.

Prezioa : 8€ (edozein garraio-lineetan eta edozein izan helmuga)

Egun 1 / Gau 1eko tiketa non erosi?

  • Errelebo-guneetan: zerrenda hemen kontsultatu
  • Nire etxe-ondoko errelebo-saltegian: zerrenda hemen kontsultatu
  • Hilen Oroitarrian: 12:00-04:00 / Léon Bonnat baratzean: 16:00-04:00 (igandean 03:00etan hetsiko da), kiosko bat Lesseps kaian: 20:30-04:00 (igandean 03:00etan hetsiko da), kiosko bat Biarritzen, Ixelles plazabaratzean: 11:00-23:00; eta beste bat Tarnosen Garròs geldilekuan: 09:00-23:00.
  • Autobus-gidariei galdeginez

TXIK TXAK “usaiako” garraio-tituluak

TXIK TXAK “usaiako” garraio-tituluak egunez soilik erabilgarriak dira, 05:00etatik 20:30era. Betiko leku eta prezioetan eskuragarriak dira.

Bigarren urratsa: nire bestetako autobus-linea berezia begiztatzen dut!

Besten arabera egokitzeko, usaiako garraio-lineen ibilbideak aldatuak dira egunean zehar eta garraio-linea bereziak antolatuak dira 20:30etik goiti.

Eguneko garraio-sarea 05:30etik 20:30era

Hiriko autobusak / Kostaldea:

T1T23456303238485052 eta 56 garraio-lineen ibilbideak Baionako hiri-barnean egokituak izanen dira.

 

Hiriarteko autokarrak / Barnealdea:

111213142223 eta 24 garraio-lineen ibilbideak Baionako hiri-barnean egokituak izanen dira.

Gaueko garraio-sarea, 20:30etik 04:00etara:

Hiriko autobusak / Kostaldea:

20:30etik goiti, TXIK TXAK garraio-lineak apainduko dira eta berrizendatuak izanen dira, A hizkitik P hizkira, bakoitzak bere helmuga-hiria izanki.

Hiriarteko autokarrak / Barnealdea:

111213142223 eta 24 garraio-lineen ibilbideak egunekoak bezalakoak izanen dira.

Jakitea on da:

  • Garraio-linea guziak igandeetan ibiltzen dira (usaian ibiltzen ez direnak ere)
  • Baionako N1N2 eta N6  joan-jinkariak ez dira uztailaren 24tik abuztuaren 1era arte ibiliko
  • 111213 garraio-lineak: SALINES, GARINDES,  RESPLANDY KAIA, NAPOLÉON, LA NAUTIQUE, RÉDUIT BOUFFLERS geldilekuetatik ez da autobusik pasako, uztailaren 26tik 30era, (30a barne).

Hirugarren urratsa: nire abiapuntuko eta helmugako autobus-geltokiak egiaztatzen ditut

«Besten autobusak» Baionako hiri-barneko bi autobus-geltokitan aurkituko ditugu:

  1. Euskaldunen Plazako TXIK TXAK autobus-geltokia

Helmugak: Angelu, Arrangoitze, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Bokale, Hendaia, Mugerre, Ondres, St-Martin-de-Seignanx, Hiriburu, Tarnose eta Milafranga.

  1. Lesseps kaiako TXIK TXAK autobus-geltokia

Helmugak: Ahetze, Arbona, Azkaine, Kanbo, Ezpeleta, Gixune, Hazparne, Lehuntze, Larzabale, Maule, Sara, Donibane Garazi, Donapaleu, Senpere eta Ahurti.

⚠️ Kasu, ez itzazula autobus geltokiak nahas. Helmuga desberdinak dituzte!

Laugarren urratsa: lasaitasun osoz gozatzen dut!

Azken hitz bat eskuliburu honekin bukatzeko, besten giroa eta batez ere gure autobus-gidariak errespetatzera gonbidatzen zaituztegu,  garraio-sarearen ibilmolde onarendako ari baitira lanean egunero.

Milesker eta besta onak desiratzen dizkizuegu! 🥳 🥳 🥳

Egunak
Orduak
Minutu
Segundoak