Autokidetza

TXIK TXAK autokidetza : gastuak geldi ditzagun, gure bidaiak partekatuz !

TXIK TXAK-ek autokidetza errazten du Ipar Euskal Herrian eta Hego Landetan,  Blablacar Daily, Karos, Klaxit eta Mobicoop plataformekin partaidetzan. 4 operadoreen autokidetza-eskaintzak TXIK TXAK ibilbide-kalkulagailuan bilduak dira : ez dut gehiago webgune andana batera joan beharrik, egokia zaidan iragarkia atzemateko !

PLAN ONA!

TXIK TXAK-ek 150€-raino itzultzen die hilabetero autokidetzako gidariei eta bidaiariei urririk uzten die.

Abiatzeko memento ezin hobea da!

Dispositibo hau, 2023ko urtarrilaren 1az geroztik autokide berrientzat antolatua izen den 100€-ko bonusarekin bateragarria da.

TXIK TXAK autokidetza eskaintzaz nola baliatu?

Gidaria naiz

  • Ez bada jadanik egina, nire hautuzko partaide d(ir)en autokidetza-plataform(et)an kontu bat sortzen dut: Blablacar Daily, Karos, Klaxit eta Mobicoop.
  • TXIK TXAK-ek 2€ itzultzen dizkit bidaia bakoitzarendako eta bidaiari bakoitz, 20 km-ko mugan, eta 0.1€ km-ka 21. kilometrotik goiti (30 kilometrotara mugatua).
  • Hautatu dudan plataformak, autokidetza-gastuak zuzenean itzuliko dizkit, 150€-tarainoko muga hilabetean!

Bidaiaria naiz

  • Nire ibilbide-motorra kontsultatzen dut webgunetik edo TXIK TXAK aplikaziotik, segur izateko, begi ukaldi batez, komeni zaidan autokidetza-iragarkia atzemanen dudala 4 plataforma partaideen artean: Daily, Karos, Klaxit eta Mobicoop.
  • Iragarki bat hautatzen dut eta hautatu dudan autokidetza-partaidearen webgunera noa.
  • Gero ez dut deus egitekorik! TXIK TXAK eremuko bidaia guziak automatikoki urririk dira.

Hurbileko autokidetza-guneak non daude ?

Bidarrai

Beskoitze - Bordaberria

Beskoitze - Karting

Lakarra

Larresoro

Ortzaize

Donibane Lohizune

Arrosa

Senpere

Hiriburu

Sara

Tarnose