Gure lurralderi baikorki eragin nahi diozu? Gure planetaren zaintzan parte hartu nahi duzu? Baliagarria izan nahi duzu? Lotura sozialan eragile izan nahi duzu?
TXIK TXAKek bere ateak irekitzen dizkizu!
Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak mugikortasun iraunkorrak sinplifikatzeko borondatea izan du, denei zabalduak eta helgarriak izateko; TXIK TXAK markak lurraldeko garraio-sare guziak biltzen ditu (Chronoplus, Hegobus, Car Express, Proxibus ohiak) eskaintza bakar bat eskainiz.
TXIK TXAK-en lan eginez, etorkizunari begira dagoen lantalde aitzindari bateko kide izatea da. Zergatik? Sinpleki, gure anbizioa, epe luzean eta bakoitzaren gaitasunean inbertitzea da, elkarrekin ahal bezaineko lan-ibilbide luzea egiteko.
TXIK TXAK abenturaren parte izateko prest? Ez ezazula itxaron, gure lan-eskaintzak sektoreka kontsulta itzazu ⤵️
Eskaintzak sektoreka
Iparra sektorea
TXIK TXAK Iparra sektoreko ustiapena (chronoplus ohia) Euskal Kostaldea-Aturriko Keolis-eri eman zaio.
Euskal Kostaldea-Aturriko Keolis-en lan egitea, Ipar Euskal Herriko eta Hego Landetako itsasbazterreko bizi eremuen & hiri-eremuen arteko loturen alde aritzea da.
Hegoa sektorea
TXIK TXAK Hegoa sarearen eta Baiona-Hendaia 3 linearen ustiapena Ipar Euskal Herri Hiriko Transdev eta Transdev Hego-mendebaldeko ATCRB-ri eman zaie.
Transdev lantaldean lan eginez, bakoitzari gure lurraldean gaindi ibiltzeko aukera eskaintzen diozu, denen onerako diren aterabide seguruei, eraginkorrei eta berritzaileei esker.
Ekialdea sektorea
TXIK TXAK Ekialdea sareko autokar-lineen ustiapena Hiruak Bat eta Basque Bondissant enpresei emana zaie.
Bi enpresek denbora osoz kontratatzen dute, nagusiki Ipar Euskal Herriko barnealdean kokatuak diren beren egoitzetan.