Helgarritasun-deklarazioa

Helgarritasun-deklarazioa

Ipar Euskal Herri – Aturri Mugikortasunen Sindikatua bere webgunea helgarria izatea engaiatzen da, 2005eko otsailaren 11ko 2005-102 legearen 47. artikuluaren arabera.

Horretarako,

« Horretarako Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak, webgune berri bat sortu du Txik Txak proiektuaren baitan. Proiektu honek, koherentzia bat ematen du lurraldean zehar: prezio bakar bat, txarteldegi sistema bat, informazio numerikoen tresnak, merkataritza politika kudeaketa bat, hizkuntza politika eta « Txik Txak » markaren inguruko unibertso bat sortzen du marka historikoen ordez (Chronoplus, Hegobus, Car Express, Proxibus…).
« Txiktxak.fr » webgune berria, informazio funtzionalitatez, ibilbide-kalkulatzaile batez eta online-denda batez hornitua da, 2022ko uztailaren 4az geroztik, indarrean diren prezio berriak kontuan hartuz.
Aukeren-berdintasunari lotua den 2005eko otsailaren 11ko legearen 47 artikuluaren indarrean ezartzeak erakustera ematen du, webgune bidezko komunikazio zerbitzu publiko guziak helgarriak izan behar direla denentzat. Legezko erabaki honen ondorioz Mugikortasunen Sindikatua engaitzen da bere webguneak helgarriak bilakaraztera.
Access42-k gauzatu du « txiktxak.fr » webgunearen kontu-ikuskatzea, orriak eta funtzionalitateak eraikitzerakoan. Kontu-ikuskatze honek desegokitasunak agerian ezarri ditu. Webgunearen aldaketak bidean dira desegokitasun horien zuzentzeko. « txiktxak.fr » webguneak kontu-ikustaze bat eginen du, 2022ko urte hondarren, bere egokitasuna bermatzeko.

 

Helgarritasun-deklarazioa honako hau Txik Txak guneari aplikatzen zaio.

Araberakotasunaren egoera

Txik Txak webgunea (https://www.txiktxak.fr) ez da RGAAren, 4.1 bertsioaren, helgarritasuna hobetzeko erreferentzial orokorraren araberakoa. «Azterketen emaitzak» sailean agertzen dira ez-araberakotasun horren arrazoiak.

Azterketen emaitzak

2022/05/30ean Access42 sozietateak egin zuen kontu-ikuskiak  dio Txik Txak webgunea % 43,66an  RGAAren 4.1 bertsioaren araberakoa dela.

Eduki ezin-erdietsiak

Behean zerrendatuak diren edukiak ondoko arrazoi hauegatik ezin-erdietsiak dira.

Ez-araberakotasunak

• Laguntza teknikoek ez dituzte apainketarako irudi batzuk kontuan hartu gabe uzten ;

• Informaziodun irudi batek ez du alternatiba egokirik ;

• Interfazeen testu eta osagaiek ez dute kolore kontraste aski ;

• Taula batek gaizki zehaztutako titulua du ;

• Lotura batzuek ez dute izenbururik edo izenburu argirik ;

• JavaScript-en funtzionalitate batzuk ez dira laguntza teknikoen araberakoak edo ez dira klabierrean eskuragarriak (besteak beste erlaitz sistema batzuk, automatikoki betetzen diren inprimakien sail batzuk eta moduzko leiho batzuk) edo ARIA ezaugarrien erabilpen desegokia egiten dute ;

• Erabiltzailea abisatu gabe testuinguru aldaketak gertatzen dira ;

• Orrialde batzuetan jatorri kodigoen akatsak daude ;

• Orrialde batek ez du izenburu egokirik ;

• Testuan hizkuntza aldaketa batzuk ez dira seinalatuak ;

• Orrialde batzuetan aurkezpenerako balizak erabiliak dira (adibidez, paragrafo hutsak edo testu ez-egituratuak paragrafoen baliza batzuetan) ;

• Orrialde batzuen izenburuen hierarkia desegokia da (izenburuak falta dira edo gaizki zehaztuak dira) ;

• Orrialdeen egitura eta toki nagusiak gaizki zehaztuak dira ;

• Elementu-segida batzuk ez dira zerrendetan egituratuak ;

• Orrialde batzuetan HTML aurkezpen ezaugarri batzuk ez dira agertzen ;

• Laguntza tenikoek ez dituzte orrialde batean CSS moduan txertatutako informazioak itzultzen ;

• Eduki batzuk ez dira jatorri kodigoaren ordena logikoan agertzen. Besteak beste, cookien eremua ez da orrialdeko lehen elementua ;

• Testu lotura batzuk ez dira aski ikusgarriak ;

• Fokus hartze argibide bisualak ez dira aski kontrastatuak edo desaktibatuak dira ;

• Orrialdean %400 zoom egitean edukian galerak daude ;

• Testuan tartea uzteko ezaugarriak aplikatzean informazio galerak eta informazio batzuk irakurtezinak gertatzen dira ;

• Eranskin batzuk ez dira erabiltzailearen kontrolpean ;

• Inprimakietako esparru batzuek ez dute etiketa lotura egokirik edo etiketa egokirik ;

• Jite bereko esparru batzuk ez dira elkartuak eta jite bereko esparru baten elkarketak ez du izenbururik

• Inprimaki botoi batzuek ez dute izenburu egokirik ;

• Formatu berezia galdegiten duten esparru batzuen sarrerako laguntza batzuk faltan edo desegokiak dira, derrigorrezko esparru batzuk ez dira behar bezala ageri eta huts egiteen mezuak ez dira dagozkien esparruetara lotuak,

• Erabiltzailearen datu pertsonalak galdegiten dituzten inprimakien esparru batzuk ez dira identifikatuak ;

• Mapa interaktiboaren orrialdeetan nabigazio menuaren nabigazio-sisitema alternatiboa falta da ;
• Mapa interaktiboaren orrialdeetan eduki printzipalaren orrialdeetara bide-zuzena litzatekeen lotura falta da ;

• Tabulazio ibilbidean orrialde batzuek akatsak dituzte ;

• Eduki mugikor edo kliskari batzuk ez dira erabiltzailearen kontrolpean ;

• Markatze baliabidearen bitartez egin dena ezin da ezeztatu (ezin da botoi bati egin den klik-a ezeztatu).

Helgarritasunerako derrigorrezkoa ez den edukiak

• https://itineraires.txiktxak.fr/fr/ webguneko mapentzat sartzeko helgarritasuna ez da derrigorrezkoa. Orrialdeen (inprimaki eta testuak) eduki printzipala alternatiba da;

• Garraio-linea batzuen koloreek kontraste apala dute bainan eremu publikoan erabiltzen diren koloreak dira,

• PDF formatuan diren garraio lineen ordutegien fitxak ez dira egituratuak, baina garraio konpainia batzuen eskutik datoz (alternatiba: mapa interaktiboa).

 

Helgarritasun-deklarazio honen finkatzea

Deklarazio hau, 2022/06/08an finkatua izan zen.

Webgunea osatzeko erabilitako teknologiak

• HTML5
• CSS
• JavaScript
• Edukien kudeaketa tresna: CMS wordpress

Agente erabiltzaileak, laguntza teknologiak eta helgarritasuna egiaztatzeko tresnak

Web orrialdeen frogak honako web nabigatzaile eta pantaila irakurle hauen arteko konbinazioen bitartez egin dira:

• Firefox 101.0 eta NVDA 2021.3
• Firefox 101.0 eta JAWS 2021
• Safari 15.5 eta VoiceOver (macOS 12.4)
• Chrome 102 eta TalkBack (Android 10)

Helgarritasuna egiaztatzea esku-proben emaitza da, tresna batzuen laguntzarekin (CSS orriak, HeadingsMaps eta WebDeveloper Toolbar, Color Contrast Analyser hedapenak)

 

Egokitasuna egiaztatua izan den webgunearen orriak.

• Etxeko/Web orrialdea: https://www.txiktxak.fr/

• Legezko aipamenak https://www.txiktxak.fr/mentions-legales/

• Kontaktua: https://www.txiktxak.fr/txik-txak-et-moi/contactez-nous/

• Gunearen planoa : https://www.txiktxak.fr/plan-du-site/

• Ikerketen emaitzak: https://www.txiktxak.fr/?s=bus

• Zirkulazio informazioak : https://itineraires.txiktxak.fr/fr/infos-trafic

• Garraio-tituluak eta abonamenduak : https://www.txiktxak.fr/titres-et-tarifs/titres-et-abonnements

• Blog portala: https://www.txiktxak.fr/category/quoi-de-neuf-sur-txik-txak/

• Artikulu orrialdea: https://www.txiktxak.fr/quoi-de-neuf-sur-txik-txak/le-bateau-txik-txak/

• Ordutegien fitxak: https://www.txiktxak.fr/preparez-votre-trajet/fiches-horaires-a-telecharger/

• Bizikleta: https://www.txiktxak.fr/vos-moyens-de-transport-a-la-carte/le-velo/

• Mugikortasun Urriko Pertsonen Garraioa : https://www.txiktxak.fr/vos-moyens-de-transport-a-la-carte/le-transport-de-personne-a-mobilite-reduite/

• Garraiobide barneko bizia: https://www.txiktxak.fr/txik-txak-et-moi/la-vie-a-bord/

• Ibilbidea: https://itineraires.txiktxak.fr/fr/itineraire?fi=EXTERNALLOCATION
|VIANAVIGO:City|Bayonne|Bayonne|Bayonne|Bayonne|Bayonne|291345.8867891294|1839850.268105438&fv=Bayonne,%20Bayonne&flat=43.49333&flon=-1.47509&ti=EXTERNALLOCATION|VIANAVIGO:City|Biarritz|Biarritz|Biarritz|Biarritz|Biarritz|284479.2493548209|1839064.307926083&tv=Biarritz,%20Biarritz&tlat=43.48325&tlon=-1.55927&dt=&ws=1&bs=1&a=false&sl=false&ad=false&df=true&v=[]&c=FASTEST&m=train-car-bus-bike-walk-bikepark-securebikepark-parkandride

• Ordutegiak: https://itineraires.txiktxak.fr/fr/horaires/Chronoplus/Bus/ligne/T1/direction/OUTWARD/CHRONOPLUS:T1

 

Informazio trukaketa eta kontaktua

Gogora ezagun 2005eko otsaileko legearen arabera:

«Pertsona elbarrituak bere elbarritasunaren ondorioen konpentsaziorako eskubidea duela,
bere ezintasunaren jatorria eta jitea, adina eta bizimodua bat ala bestea izan.»

Ipar Euskal Herri- Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak elbarritua den pertsona batek xerkatzen dituen informazio eta baliabideeatara epe onargarrian iristeko beharrezkoak diren neurriak hartuko dituela hitzematen du. Edukia salbuezpenezkoa izan ala ez.

Ipar Euskal Herri- Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak zailtasunak dituzten pertsonak berekin harremanetan jartzera gomitatzen ditu laguntza eskaintzeko asmoz (alternatiba eskuragarria, informazioa eta beste forma bateko edukia).

Errekurtso bideak

Webgunearen eduki edo baliabide batera sartzeko traba egiten dizun helgarritasunerako akats bat ikusten duzularik guri ohartarazi izanak ez badizu aterabiderik ekarri, zure kexa edo galdera eskubideen defendatzaileari helarazten ahal diozu.

Horretarako bide desberdinak dauzkazu:

• Kontaktu inprimakia

• Zure eskualdeko ordezkariaren edo ordazkarien zerrenda beraiekin harreman zuzenerako informazioarekin

• Telefono zenbakia: 09 69 39 00 00

• Helbide bat (zigilurik behar ez duen gutun bat) : Le Défenseur des droits – Libre réponse 71120 – 75342 Paris CEDEX 07.