Ibilbideak
BIDAIAK PARTEKA DITZAGUN, GUTIAGO KONTSUMITZEKO!
Autobus, Tram’bus, car express edo doako joan-jinkariak: TXIK TXAK garraio publikoak hautatzean, elkarrekin eta molde praktikoagoan, merkeagoan eta batez ere ekologikoagoan mugitzen gara. Zure gogo eta behar ororentzat Txik Txak beti aterabide bat da.
Gure ohiturak aldatzeko prest? Egunerokoan erreflexu berriak har ditzagun Txik Txakekin.
Merkeagoa
Denentzat eskuragarri diren prezioei esker, TXIK TXAKekin garraio-gastuak apaltzeko aterabide bat badugu azkenean. Ibilbideen hautu zabalari esker, uztailaren 4tik goiti lurralde osoan gaindi mugi gaitezke, bidaia 1,20€-ren truke pagatuz, edozein izan distantzia eta loturazko bidaietan barne ere!
Ekologikoagoa
Gure lurraldea maite eta zaintzen dugu. Beraz bidaiak partekatzen bagenitu gu ororen ondasuna zaintzeko? Txik Txakekin lerroak elkarrekin mugiarazi ditzagun!
Denbora irabazte handiagoa
Autoan denbora galtzea bukatu da! TXIK TXAK garraio publikoetan, zure e-mezuak burura ditzakezu edo telesaila begira dezakezu bururaino, lasaitu edo mintzatu zaitezke besterik gabe. Nahi duzun lekura eramanen zaitugu, nahi duzularik eta lasaitasun osoan
Hurbiltasun gehiago
Txik Txaken garraio-titulu bakar batek helmuga andana bat irekitzen zaitu Ipar Euskal Herri osoan eta Hego Landetan. Nahi duzun lekutik eta nahi duzun lekura, TXIK TXAK geldileku bat baduzu hurbil!
Zauden edozein lekutik, TXIK TXAKekin garraiobideak zure beharrei egokituak dira:
Autobusa
txik-txak-garraio-publikoak-autobusa
TXIK TXAK autobusak, eguneroko ibilbide guzientzat, errazki mugitzea ahalbidetzen duten hogeita hamar bat hiriko lineak dira. TXIK TXAK autobusek lanera, kirolera, erosketetara edo zinemara joateko zure helmugatik hurbil eramanen zaituzte.
Horrez gain: ordutegi biziki hertsia ote duzu? Edo beranduago sartzeko gogoa? Arazorik ez! Linea batzuk hasten dira goizeko 06:00etan, gaueko 02:00ak arte!
Ordutegien fitxak kontsulta itzazu hemen (lotura).
Tram’bus-a
txik-txak-garraio-publikoak-trambusa
TXIK TXAK Tram’bus-ak, lasterrago eta molde ekologikoagoan mugitzeko bi linea ultramoderno dira, %100 elektrikoak eta erosoak.
T1 lineak, Biarritze eta Baionako hiriguneak 30 minutu baino gutiagotan lotzen ditu.
T2 lineak Hego Landetako eta Baionako hiri-barnea lotzen ditu. Autoa Tarnoseko P+R aparkalekuan utziz, hiri-barnera iristen gara 20 minutuz eta aparkatzeko zailtasunak saihesten ditugu!
Horrez gain: USB lokiak daude Tram’bus-aren aulki bakoitzaren azpian, zure tresna elektronikoak kargatzeko. Arras baliagarria da, Bidaia denboran lan egiteko edo serie bat begiratzeko!
Doako joan-jinkariak
txik-txak-garraio-publikoak-joan-jinkariak
Baionan eta Biarritzen gaindi mugitzeko beharra ote duzu?
Neguan, 7 garraio-linea iragaiten dira hiri-barneen laberintoen artetik, eta udan 11 garraio-linea dira.
Horrez gain: Baiona eta Biarritzeko joan-jinkariak %100 elektrikoak dira. Orduan, molde ekologikoagoan mugitzen gara hiri barneetan!
Joan-jinkariak denbora errealean ikusteko edo ordutegi-fitxak telekargatzeko, doako joan-jinkarien orria kontsulta ezazu.
Herriarteko lineak
Au Pays Basque, le décor est aussi vaste que beau et varié ! Pour rejoindre toutes les contrées, on a des lignes adaptées : nos lignes interurbaines desservies par les Cars Express tout confort, pour les trajets du quotidien ou pour partir à la découverte de nouveaux paysages.
Le + : certaines lignes disposent du Wifi à bord, de prises USB et d’une offre de presse digitale.