TXIK TXAK : zer da?
Sinpleago izan dadin, gaurdanik TXIK TXAKekin mugitzen gara Ipar Euskal Herri osoan eta Hego Landetan, mugarik gabe.
baztertu nahi? Jo aitzina, gure ohiturak aldatzen ditugu eta TXIK TXAK hautatzen dugu gure egunerokoan!
Autoa doi bat Merkeagoa
Denentzat eskuragarri diren elkartasunezko prezioei esker, TXIK TXAKekin garraio-gastuak apaltzeko aterabide bat badugu azkenean. Ibilbideen hautu zabalari esker, uztailaren 4tik goiti lurralde osoan gaindi mugi gaitezke, bidaia 1,20€-ren truke pagatuz, edozein izan distantzia eta loturazko bidaietan barne!
Ekologikoagoa
Gure lurraldea maite eta zaintzen dugu.
Beraz, gure bidaiak TXIK TXAKekin partekatzen ditugularik, gu ororen ondasuna zaitzen dugu eta lerroak elkarrekin mugiarazten ditugu!
Sinpleago
Garraio-titulu bakar batekin, TXIK TXAKek helmuga aukera andana eskaintzen dizu Ipar Euskal Herri osoan eta Hego Landetan gaindi. Zoazen edozein lekutik edozein lekura, bortxaz TXIK TXAK geldileku bat baduzu zugandik hurbil!
Denbora gehiago baliatzeko!
Autoan denbora galtzea bukatu da! TXIK TXAKekin zure e-mezuak irakur ditzakezu edo telesaila begira dezakezu bururaino, lasaitu edo mintzatu zaitezke besterik gabe. Nahi duzun lekura eramanen zaitugu, nahi duzularik eta lasaitasun osoan.
Eta bestenaz, zer erran nahi du “TXIK TXAK“ek?
TXIK TXAK pilotariek erabiltzen duten erran-moldea da.
Pilotak lurra jo, hormaren gainean punpa egin eta lurra berriz jotzean egiten duen soinua adierazteko onomatopeia da.
TXIK TXAK, Euskal Elkargoko Mugikortasunen Sindikatuaren nahiaz sortu zen, xede batekin: gure lurraldeko mugikortasun iraunkorrak eskuragarriago izan daitezen, denentzat. Horretarako, lurraldeko garraiobide sare guziak (Chronoplus, Hegobus, Car Express, Proxibus ohiak) sare bakarrean batu ziren.