Bizikleta elektriko baten epe luzerako alokatzea

bizikleta bat alokatzen dut bi hilabeteendako, TXIK TXAKekin

TXIK TXAKekin, bizikleta elektriko bat erosi baino lehen, 3 hilabetez entsea dezaket. Zerbitzu honen helburua sinplea da: erosi baino lehen garraio-molde hau eguerokoan komeni ote zaidan segurtatzea.

Alokatzeko 3 bizikleta mota daude aukeran:

  • Bizikleta elektrikoa
  • Karga-bizikleta elektrikoa
  • Bizikleta plegagarria

Bizikleten epe luzeko alokatzea: nola martxan da?

Zerbitzu hau, Euskal Elkargoan, Ondrese, Tarnose eta Saint-Martin-de-Seignanx herrietan bizileku nagusia dutenentzat da. 2022ko uztailaz geroztik, zerbitzu honek alokatze bakarra egiteko aukera ematen du. Bizikleta bat 3 hilabetez alokatzen badut, (edo nire etxeko beste nornahik) ez genuke  berriz alokatzen ahal ondoko urteetan.

3 bizikleta mota aloka ditzakegu:

  • Bizikleta elektrikoa
  • Karga-bizikleta elektrikoa
  • Bizikleta plegagarria (ez da elektrikoa)

Bizikleta elektrikoa

Karga-bizikleta elektrikoa

Bizikleta plegagarria

Bizikleta elektrikoa, txirrindularia pedalatzen laguntzen duen bizikleta  motorduna da.  Motorra, bateria kargagarri batekin dabil eta pedalei eraginez martxan ezartzen da, erraztasunez eta distantzia luzeagoetan ibiltzea ahalbidetzen du, edozein izan desnibelak.

Karga-bizikleta, bizikleta elektrikoa da, kutxa bat darama eta kargen eramateko egokia da. Haurrak eskolatik ekartzeko edo erosketak egitera joateko balio du.

Bizileta plegagarria, bi segundutan ireki eta hets daiteke. Beraz, edozein lekutara eraman dezaket… baita autobusetan ere!

Nork aloka dezake bizikleta bat?

Zerbitzu hau Euskal Elkargoan, Tarnosen, Ondresen, eta Saint-Martin de Seignanx herrietan bizileku nagusia dutenentzat da bakarrik. Pertsona batek alokatze bakar bat egin dezake. Haatik, bizikleta elektrikoa entseaturik ere, karga-bizikleta edo bizikleta plegagarria entsea dezaket!

TXIK TXAK bizikletak, lurraldeko 18 bizikleta-guneetan banatuak dira. Bizikleta eskura dezaket ondoko herri hauetan: Angelu, Baiona, Biarritz, Hiriburu, Arbona, Hendaia, Bidaxune, Hazparne, Iholdi, Itsasu, Lehuntze, Maule, Mugerre, Donibane Lohizune, Donibane Garazi, Donapaleu, Senpere eta Tarnose.

plan point de retrait

Nola alokatu bizikleta bat?

  1. Izena ematen dut, 3 hilabeteko alokatze eskaera baten egiteko.
  2. Bizikleta eskuratzen dut bizikleta-gune batean. Bizikletaren egoera aztertzen dugu eta nola dabilan azalduko didate. Igurikatze-zerrendan banaiz, gutigora beherako epe bat finkatuko didate eta bizikleta bat eskuragarri izanen denean e-mezuz abisatuko naute.
  3. Mugitzen naiz noiznahi eta nonhai ibilbide kalkulatzaileari esker. Honek bizikletan ibiltzeko ibilbideak eta TXIK TXAK beste garraio-moldeekin lotzeko ibilbideak  proposatuko dizkit.
  4. Nire bizikleta zainduko dut… Baina arazo bat balitz, laguntza teknikoa hor da konpontzeko.
  5. Nire bizikleta itzuliko dut eskuratu nuen bizikleta-gune berean eta bizikleta egoera egiten dugu, estatu onean dela  egiaztatzeko.
  6. Segur naiz,  bizikleta elektrikoa entseatu ondoren: bizikleta bat erostea erabakitzen dut!

Zenbat balio du?

45€/hilabetean soilik, bizikleta elektrikoarekin nahi bezainbat ibiltzeko!

TXIK TXAKen abonamendua edo familia-koziente apala baldin baduzu, beherapenak ukan ditzakezu.

Beheko taulan prezioen xehetasunak  ikus itzazu (3 hilabeteetako alokazio-gastu guziak biltzen ditu):

Tout Public

Abonnés TXIK TXAK

Quotient Familial < 620 €

Vélo à assistance électrique

45€/mois

40€/mois

22,50€/mois

Vélo cargo à assistance électrique

90€/mois

80€/mois

45€/mois

Vélo pliable (non électrique)

15€/mois

10€/mois

7,50€/mois

Informazio gehiagorako:

Helbide elektronikoa: locationvelo@txiktxak.fr

Telefonoa: 05 47 75 76 64 (astelehenetik larunbatera 07:00etatik 20:00etara)