Zerbitzuaren aurkezpena
Hego Lapurdi eremuan, TXIK TXAKek eskaera bidezko garraio zerbitzu bat proposatzen du, ohiko lineak joaten ez diren zona aldeentzat.
Itzultzeko ibilbidearentzat, elkarretaratze-geldileku batetik hartua izanen zira eta zure etxeraino eramanen zaitugu.
Aipagaiak
Nori zuzendua zaio zerbitzua?
Eskaera bidezko garraio zerbitzua hego Lapurdi eremuko biztanleei edo helmuga TXIK TXAKen ohiko geldilekutatik 500 metro baino urrunago dutenei zuzendua da.
Noiz funtzionatzen du eskaera bidezko zerbitzuak?
Ordutegi eta zerbitzu-egunei dagokienez, Eskaera Bidezko Garraioako (EBG) 3 zonaldeek, bakoitza bere aldetik funtzionatzen dute. Zonalde bakoitzaren egunak eta ordutegiak ezagutzeko mapa beha ezazu:
Zerbitzuaz nola baliatu?
Eskaera bidezko garraio zerbitzua erabiltzeko eta ene bidaia ahal bezain arina izan dadin, pauso horiek egin behar ditut:
- LEHEN PAUSOA: TELEFONOZ DEITU: Astelehenetik ostiralera 07:30etik 12:30era eta 13:30etik 18:00etara, erreserbazioen zerbitzura deituz 05 47 75 76 64 zenbakira (telefono finkotik zenbakia doakoa da)
- BIGARREN PAUSOA: IZEN-EMAN: ene datu pertsonalak (izen-deiturak, etxeko helbidea…) ematen ditut ene txostena osatzeko eta zerbitzuaz baliatzeko.
- HIRUGARREN PAUSOA :ERRESERBATU: ene abiapuntua eta helmuga, bai eta bidaiatzeko nahi nituzkeen orduak emanen dizkiot telefonoz eskaera bidezko zerbitzuari.
- LAUGARREN PAUSOA : BERTARATU: bidaiaren egunean, erreserbatzean finkatutako hitzordu lekuan aurkeztuko naiz 5 minutu lehenago. Ibilgailura igotzean, gidariari Hegobus garraio-titulua erakutsiko diot.
Prezioak
TXIK TXAK-en prezioak, gainkosturik gabe aplikatzen dira Eskaera Bidezko Garraioari.
Bidaia 1eko tiketa eskuragarria da 0,96 €-tik goiti (10 tiketa multzoa) edo 1,20€ tiketa bana. TXIK TXAK hilabeteko eta urteko abonamenduak bali dira ere.
TXIK TXAK garrio-tituluei eta prezioei buruz informazio gehiago ukaiteko, hemen klika ezazu