TXIK TXAK autokidetza : gastuak geldi ditzagun, gure bidaiak partekatuz !
TXIK TXAK-ek autokidetza errazten du Ipar Euskal Herrian eta Hego Landetan, Blablacar Daily, Karos, Klaxit eta Mobicoop plataformekin partaidetzan. 4 operadoreen autokidetza-eskaintzak TXIK TXAK ibilbide-kalkulagailuan bilduak dira : ez dut gehiago webgune andana batera joan beharrik, egokia zaidan iragarkia atzemateko !
PLAN ONA!
TXIK TXAK-ek 150€-raino itzultzen die hilabetero autokidetzako gidariei eta bidaiariei urririk uzten die.
Abiatzeko memento ezin hobea da!
Dispositibo hau, 2023ko urtarrilaren 1az geroztik autokide berrientzat antolatua izen den 100€-ko bonusarekin bateragarria da.
TXIK TXAK autokidetza eskaintzaz nola baliatu?
Gidaria naiz
- Ez bada jadanik egina, nire hautuzko partaide d(ir)en autokidetza-plataform(et)an kontu bat sortzen dut: Blablacar Daily, Karos, Klaxit eta Mobicoop.
- TXIK TXAK-ek 2€ itzultzen dizkit bidaia bakoitzarendako eta bidaiari bakoitz, 20 km-ko mugan, eta 0.1€ km-ka 21. kilometrotik goiti (30 kilometrotara mugatua).
- Hautatu dudan plataformak, autokidetza-gastuak zuzenean itzuliko dizkit, 150€-tarainoko muga hilabetean!
Bidaiaria naiz
- Nire ibilbide-motorra kontsultatzen dut webgunetik edo TXIK TXAK aplikaziotik, segur izateko, begi ukaldi batez, komeni zaidan autokidetza-iragarkia atzemanen dudala 4 plataforma partaideen artean: Daily, Karos, Klaxit eta Mobicoop.
- Iragarki bat hautatzen dut eta hautatu dudan autokidetza-partaidearen webgunera noa.
- Gero ez dut deus egitekorik! TXIK TXAK eremuko bidaia guziak automatikoki urririk dira.