18-28 urte: Bizikleta + Autobus abonamendua

TXIK TXAK Bizikleta + Autobus abonamendua 15€tik goiti/hilabetea: epe laburreko eskaintza, diru gutirekin mugitzeko!

Klasera, lanera, kirolera edo zinemara joateko… TXIK TXAK-ekin prezio merkean eta mugarik gabe bidaiatzeko garraio-molde anitzeko eskaintza zinez lehiakorra daukat! Nahi dudana egin dezaket trabarik gabe: egun guziz, bizikletatik autobusera edo autobusetik bizikletera pasa naiteke nire umorearen, ateraldien, gutizien eta …eguraldiaren arabera!

Negu honetan, abiadura zalutzen dugu!

Nola?

TXIK TXAK Bizikleta + Autobus abonamenduarekin, bizikleta baten sei hilabetetarako alokatzea (elektrikoa edo plegagarria) nire autobusaren  urteko abonamenduarekin (8,50€ /hilabetea) konbinatzen dut, TXIK TXAKen sareaz ahal bezainbat baliatzeko. Autoa eta scooterra bazter uzten ditut eta nire egunerokoa berriz asmatzen dut, sekulan baino gehiago mugitzeko prezio apalenean!

Epe laburreko eskaintza hau nori zuzendua zaie?

Beren bizitegi nagusia Euskal Elkargoko lurraldean, Ondres, Tarnoze eta Saint-Martin de Seignanx herrietan daukaten 18 eta 28 urte arteko biztanleei zuzendua zaie.

Zer bizikleta mota aloka dezaket sei hilabetez?

– Laguntza elektrikoa duen bizikleta (VAE): Bizikleta hau, ziklista pedalatzen laguntzen duen motor elektriko batez osatua da. Bateria kargagarri batek elikatzen du motorra eta pedalatzerakoan aktibatzen da; honi esker, errazkiago pedala dezakegu, distantzia luzeagotan ibiliz, edozein izan desnibela.

  • Bizikleta plegagarria: zenbait segundotan plega eta desplega daitekeen bizikleta da. Noranahi eraman dezaket… Autobus-barnera ere bai!

Prezioak

Offre jeune 18-28 ans

Détails du tarif

Vélo à assistance électrique +

abonnement BUS

25€ (au lieu de 48,50€)

16,50€ + 8,50€

Vélo pliable (non électrique) +

abonnement BUS

15€ (au lieu de 18,50€)

6,50€ + 8,50€

Berri onak beti maite bait ditugu...!

Abonamendu guziak enplegatzailearen parte-hartzearekin bateragarriak dira. Hau da, enplegatzaileak abonamenduaren %50etik %75era bere gain har dezakeela, bai eta nire urteko irabazien arabera elkartasun-prezioari aplika daitekeela ere, prezioaren %50 eta %70 arteko deskontuaren abantaila ukanez.

Nola martxan da?

  • 1. urratsa: nire urteko autobus-abonamendua

Eskaintza honetaz baliatzeko, urteko autobus abonamendu bat ukan behar dut. Halakorik ez baldin badut oraino, nire autobus-abonamendua hartzen dut: arras erraza da, Txik Txak bulego batera edo banagailu automatiko batera noa, edo online denda bati esker eskuratzen dut!

  • 2. urratsa: nire bizikletaren alokatzea

Izena ematen dut sei hilabeteko alokatze eskaera baten egiteko. Alokatze-guneetan, “18-28 urte artekoen bizikleta alokatze-gunea” hautatzen dut. Izena eman eta, bizikleta hartzen dut.

Eta abiatzen naiz! Noranahi eta noiz nahi noa!

Eskaintzak abenduaren 31 arte iraunen du: non ene gogoa han ene zangoa!!