Biarritzeko Nazioarteko Maratoia berriz heldu da: 3. edizioa heldu den maiatzaren 5ean iraganen da!
Ohiz kanpoko lasterketa honek, ezohiko paisaiak eskaintzen ditu parte hartzaileei, zeinek Biarritzeko, Bidarteko, Arrangoitzeko, Arbonako eta Basusarriko herriak zeharkatuko baitituzte. Ekitaldiko garraiolari ofizial gisa, TXIK TXAKek, eskaintza berezi bat eskainiko du, ekitaldian aiseago parte hartzeko edo korrikalariak errazkiago sustengatzeko aukera ukan dezagun.
Autobusez goaz!
TXIK TXAKek autobus eskaintza berezi bat eskainiko du Irati erakusketa gunetik abiatuko dena, ondoko lekuetara joateko:
- Biarritzeko Aguilera estadioa, lasterketaren abaiapuntu eta helmuga
- Basusarri, Biarritz eta Bidarteko hiriak, Aldizkako lasterketako etapa-hiriak
Nola martxan da?
Autoa, Irati erakusketa gunean uzten dugu eta SP1, SP2, SP3 eta SP4 linea bereziak hartzen ditugu!
- • 𝗦𝗣𝟭 autobus-linea: Irati erakusketa gunea (geldilekua: Halle Iraty) ⇆ Aguilera estadioa (geldilekua: Europe) – Abiatzeak Aguilera Estadiora buruz 5-8 minuturo, goizeko 05:45etik 14:00etara eta itzultzeak Irati erakusketa gunera 15 minuturo,14:00etatik 15:30era.
- • 𝗦𝗣𝟮 autobus-linea: Irati erakusketa gunea, (geldilekua: Z.A. Iraty Leclerc-etik hurbil, 450 metrotan erakusketa gunearen azpialdean) ⇆ Basusarri (aldi bateko geldilekua, pinuen bideko bidegurutzea / Pétripauleko bidea) – Bi abiatze 07:05ean Basusarrirantz eta bi itzultze Irati erakusketa gunerantz 09:00ak eta 10:00ak artean.
- • 𝗦𝗣𝟯 autobus-linea: Irati erakusketa gunea (geldilekua: Z.A. Iraty Leclerc-etik hurbil, 450 metrotan erakusketa gunearen azpialdean) ⇆ Biarritz St-Eugénie (geldilekua: Jardin Public, St-Eugénie plazatik 700 metrotan) – Abiatze bakarra Jardin Public-ra buruz 07:43an.
- • 𝗦𝗣4 autobus-linea: Halle d’Iraty (geldilekua: Z.A. Iraty Leclerc-etik hurbil, 450 metrotan erakusketa gunearen azpialdean) ⇆ Bidarte (geldilekua: Ilbarritz) – Bi abiatze 08:14an Ilbarritzera buruz eta bi itzulera Irati erakusketa gunera buruz 10:00ak eta 13:00ak artean.
/!\ SP1 garraio-linea berezia, EGUN 1 EKITALDI TXARTELA dutenentzat eta TXIK TXAK abonatuentzat bakarrik izanen da
Hitzordua ematen dizuegu TXIK TXAK erakusmahaian
Maiatzaren 4an, larunbatean, Irati erakusketa gunean, 09:00etatik 19:00etara TXIK TXAK erakusmahaia (bizkarrekoak berreskuratzeko erakusmahaiaren ondoan) hor izanen da korrilarientzat (Aldizkako lasterketak salbu) eta laguntzaileentzat EGUN 1 EKITALDI TXARTELA eros dezaten, salgai izanen da 3 €-tan eta txartel honi esker, egun osoan bidaiatzen ahalko da SP1 autobus-linea berezian eta TXIK TXAK garraio-sareetako beste garraio-linea guzietan.
Praktikoa: maiatzaren 5ean, igandean, korrilari eta laguntzaileek haien garraio-titulua eros dezakete SP1 autobus-linea berezia hartzeko SMS bat « BUSEVEN » bidaliz 93064 zenbakira – igandean soilik bali izanen da.
Jarraitzaileak: denak PONY bizikletaz
Maratoiko gune desberdinetara joateko eta korrikalariak ahal bezain ongi sustengatzeko, pedalatzea baino hoberik ba ote da?
Pony, 800 bizikleta baino gehiago dira 150 aparkaguneetan banatuak, ibilbide osoan zehar ibiltzeko aterabide ezin hobea! Eta binaka hobeki baita, Pony batzuk bi lekukoak dira!