TXIK TXAK + PONY partaidetza esklusiboari esker, bizikleta elektriko bat aloka dezaket, zuzenean nire mugikorrarekin.
Eta binaka hobeki baita, beste pertsona batekin bidaia dezaket, nire PONY bikoitzarekin bizikleta gibelean diren zela, ointoki eta eskutoki gehigarriei esker
Non atzeman bizikleta bat?
800 bizikleta banatuak dira ondoko hirietako 150 aparkalekuetan: Angelu, Baiona, Biarritz, Bidarte, Bokale, Ziburu, Getaria, Hendaia, Donibane Lohizune, Hiriburu, Tarnose eta Urruña. Beraz, bortxaz, PONY aparkaleku bat bada nire etxetik hurbil! Bizikleta gune bat edo eskuragarriak diren bizikletak atzemateko PONY mugikor aplikazioa telekargatzen dut.
Nire bizikleta erreserbatzeko urratsak
- 1. urratsa: PONY aplikazioa telekargatzen dut
- 2. urratsa: nire PONY-a hautatzen dut, hautatu dudan aparkalekuan
- 3. urratsa: PONY-an den QR kodea eskaneatzen dut, bizikleta desblokatzeko eta goazen!
- 4. urratsa: ¨PONY-rekin bidaiatzen dut, baimenduak diren guneetan, errepide kodea errespetatuz
- 5. urratasa: behin nire ibilbidea bukatu eta, nire ibilbidea gelditzen dut aplikazioan, nire PONY-a uzten dut aparkalekuan eta argazki bat hartzen dut frogatzeko dena ongi dagoela.
Beherapen batzuk TXIK TXAK abonatuentzat
TXIK TXAK abonatua naizelako, “ahal bezainbat ibilbide” abonamenduan abantailazko prezioak baditut, hilabetean 29 € kosta zait, 39 € ordez.
Beherapen hau ukaiteko, aski duzu zure TXIK TXAK abonamendu txarteleko zenbakia sartzea PONY aplikazioan, PONY abonamendua erosterakoan. Informazio gehiago ukaiteko, zoaz PONY aplikaziora edo www.getapony.fr webgunera
PONY-rekin harremanetan jartzeko
Telefonoa: 02 52 33 18 95
Helbide elektronikoa: aide@getapony.com
Mugikor aplikazioa: “laguntza” atala