Nazioarteko Cesta Punta txapelketak abiatuak dira !
2024ko uztailaren 4tik agorrilaren 27ra, Cesta Punta txapelketa Donibane Lohizuneko Jai Alaira itzultzen da, astearte eta ostegun arratsetan, 20:45etik goiti.
Nola Joan ?
Nola sartu partidaren ondotik ?
🚌 Autobus batek eramaten gaitu Donibane Lohizune eta Zibururat.
Partida ondoan, abiatzea 23:00etan Jai Alai aitzinetik .
Eskatu ondoan TXIK TXAK geldialdietan gelditzen dira, Donibane Lohizunen, Ziburun eta P+R Ilargian.
Zure txartela erosi
TXIK TXAK itzultzeko autobusak, TXIK TXAK garraio-titulu mota guziekin har daitezke, zure hilabeteko edo urteko abonamenduekin ere.
Ez baduzu abonamendurik edo tiketik, aholkatzen dizugu
- Bidaia 1eko tiketa: 1,30€
- Egun 1eko txartela: 3,60€
- Joan-etorri 1eko taldeño tiketa: 6,40€ – elkarrekin bidaiatzen duten 5 pertsona arteko multzoendako bali
- 10 bidaiako tiketa: 9,90€
Zure txartela non erosi :
- Donibane Lohizuneko Autobus geltokian
- Donibane LohizunekoTurismo Bulegoan
- Autobus-barnean gidariari, eskudiruz pagatuz, Bidaia 1eko tiketarendako eta Taldeño tiketarendako. Ez ahantz diru xehea prestatzea otoi.
- SMS tiketa erabiliz Bidaia 1 tiketarendako > “BUS + linearen zenbakia” bidaltzen dut 93 064 zenbakira (adibidez, 3 linea hartzen badut: BUS3)
Cesta Punta partida on ! 🎉