TXIK TXAK-ek bere erabiltzaileen batzordea abiatzen du !

Eta elkarrekin ibiltzen bagina ?

TXIK TXAK-ek mugikortasun-zerbitzuetako garraio-sareak egunero erabiltzen dituztenen iritziak eta oharrak bildu nahi lituzke :

  • Tresna numerikoak (webgunea, mugikor-aplikazioak, …) ;
  • Bidaiariei zuzenduriko informazioaren kalitatea (ordutegi-fitxak, denbora erreala eta trafikoari buruzko informazio, …) ;
  • Prezioen harat-honatak ;
  • Mugikortsunen zerbitzu berriak (bizikleta elektrikoak, eskaera bidezko garraioa, autokidetza, etab.)

Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak antolatuko du batzorde hau, sareko garraio-operadoreekin lankidetzan.

 

10 erabiltzaile zortean aterako ditugu eta beren aulkia izanen dute batzorde honetan 2024ko agorrila arte.

 

Erabiltzaileen batzordea osatua izanen da : 4 erabiltzailez TXIK TXAK Iparra sarearentzat, erabiltzaile batez 3 autobus-linearentzat, 2 erabiltzailez TXIK TXAK Hegoa sarearentzat eta 3 erabiltzailez Ekialdea sarearentzat.

Bere burua nola aurkeztu ?

Euskal Elkargoko biztanle guziek (158 herriak) eta Ondres, Saint-Martin de Seignanx eta Tarnos hirietako biztanle guziek haien burua aurkeztu dezakete 2022ko abenduaren 15a arte. Hautagaiak “hilabeteko” edo “urteko” abnatuak izan behar dira eta TXIK TXAK garraio sareko ordainketa eguneratua izan behar dute.

 

Beharrezkoa da hautagaiek TXIK TXAK garraio-sarea erregularki erabil dezaten. Bi hilabete-abonamendu eskainiak izanen zaie parte hartzaileei, beren inplikatzea eskertzeko, batzordean aktiboki parte hartzearen baldintzarekin.

Elkarrekin, lerroak mugiaraz ditzagun !